Ostegunean hasi zen
Atlantikaldia kultur topaketa eta musika jaialdia, bosgarrenez herrian. Jende, adin eta gustu guztietarako ekintzak prestatu dituzte, ia 100 lau egunetarako. Hona hemen gaurko egitaraua:
-10:00-14:00 eta 16:00-20:00. Tekno Kaian, teknologia eta itsasoa uztartuko dituzten ekintzak.
-10:30. Herriko Plazatik, herriko gune historikoa ezagutzeko pista jokoa 5-12 adin tarteko haurrentzat.
-11:00. Gastrogunean, Sonia Tapia sukaldariarekin irabiatu osasuntsuen tailerra.
-10:30. Herrixkan, ipuin baten antzezlana ingelesez.
-10:30. Kalekaian, hip-hop eta dantza tailerra.
-11:00. Atseden Irlan, itsas korronteen ginkana.
-11:00. Herriko Plazan, Radio Euskadirako zuzeneko solasaldia. Partaideak: Luis Mari Moreno Pirata eta Pablo Novoa. Galder Perezek zuzenduko du irratsaioa.
-11:00. Herrixkan, munduko bost kontinenteetan erabiltzen diren musika tresnen tailerra.
-11:00. Alkartasuna, Arditurri, Beraun Bera, Bukagaitz, Euskaldarrak, Gau Txori, Landare eta Niessen elkarteetan, Maroko, Galizia, Nikaragua, Venezuela, Ukraina eta ijito herriko jakiak prestatzen hasiko dira. 14:00etatik 16:00etara Gastrogunean landutako jaki horiek dastatzeko aukera izango da.
-11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Kalekaian, kaleko kirolak.
-11:00-19:00. Herrixkan, horma oihal kolektiboa egingo dute Makina bat taupada lelopean.
-12:00. Gastrogunean, txokolatezko eskulturak egiteko aukera, bikoteka (haur bat eta heldu bat) Javier Aramendiarekin.
-12:00. Herrixkan, plastikozko botilek itsasoan duten eraginaz jabetzeko tailerra.
-12:00. Kalekaian, reggae musikan oinarritutako musika ekoizpen tailerra.
-12:00. Herriko Plazatik, Alde Zaharreko aurkikuntza arkeologikoak ezagutzeko bisita gidatua gazteleraz.
-12:00-16:00 eta 16:00-20:00. Lihoaren sorkuntza prozesua ikasteko erakusketa parte hartzailea.
-12:30. Herrixkan, Alan Hunter eskoziarraren kontzertua.
-13:00. Herriko Plazan, Olatz Salvadorren kontzertua.
-14:00. Herrixkan, Filipe Bittencourt Band.
-15:00. Kalekaian, inguruko grafiti egileek mural handia margotuko dute.
-15:00. Ibaian, Llaut (Badalonako eta Tarragonako arraunlariekin) eta batel (Hibaikako kideekin) estropada.
-16:00. Kalekaian, Sound Systemekin reggae jaialdia.
-16:30. Herrixkan, dantza familian euskal dantzekin.
-16:30. Herrixkan, egurrezko arrain bat egiteko tailerra.
-17:00. Gastrogunean, pasta era artisau eta ekologikoan egiteko tailerra.
-17:00. Herriko Plazan, Celtic Neighbours Galesko taldearen kontzertua.
-17:00. Herriko Gune Historikoan zehar bisita gidatua, euskaraz.
-18:00. Herrixkan, dantza polinesiarren erakustaldia.
-18:00. Kalekaian, Raquel Koroma dantzari eta koreografoarekin Reggae dancefloor saioa.
-18:30. Gastrogunean, izozkigintza tailer praktikoa.
-18:30. Herrixkan, Mater Museoko kideen eskutik, itsas hondakinen arazoari aurre egiteko proposamenak, eskulanekin.
-19:00. Herriko Plazan, Serrullaren kontzertua.
-21:30. Herriko Plazan, jazz doinuak EMKEren bandarekin, Ainara Ortegarekin eta Iñaki Salvadorrekin.
-20:00. Itsasargi Nagusian, Nnekaren (Nigeria) kontzertua.
-21:30. Kalekaian, Hakima Flissiren kontzertua.
-22:30. Itsasargi Nagusian, Beberen kontzertua.
-00:00. Herrixkan, DJ Makala.