Jaialdia (Errenteria-Orereta): Atlantikaldia

Ostegunean hasi zen Atlantikaldia kultur topaketa eta musika jaialdia, bosgarrenez herrian. Jende, adin eta gustu guztietarako ekintzak prestatu dituzte, ia 100 lau egunetarako. Hona hemen gaurko egitaraua: -10:00. San Marko gotorlekura bisita, ingurua eta eskualdea ezagutzeko. -10:30. Herriko Plazatik, herriko Alde Zaharreko aztarna arkeologikoak ezagutzeko pista jokoa, 5-12 adin tarteko haurrentzat. -11:00. Herrixkan, trikuharri baten eraikuntza egingo dute, eta bidean Oarsoaldeko ondare megalitikoa eta bere ezaugarriak ezagutzeko aukera izango da. -11:00. Herriko Plazan, Estitxu Pinatxo eta Mikel Santxezen eskutik Dama Beltzak-en kontzertua. -11:00. Herrixkan, itsasoaren balioen gaineko ipuin kontaketa. -12:00. Herriko Plazan, Agustina Otaola raketistan oinarritutako dantza ikuskizuna Ereintza taldearen eskutik, eta Maddalen Arzallus bertsoariaren partaidetzarekin: Gu Agustina! -12:00. Herrixkan, Errenkoalderen piratak margotuko dituzte, eta emaitza etxera eraman. -12:00. Herriko Plazatik, Alde Zaharreko aurkikuntza arkeologikoak ezagutzeko bisita gidatua euskaraz. -12:30. Herrixkan, Dizdizka abesbatzaren emanaldia. -13:30. Herriko Plazan, Sonakay taldearen kontzertua. -14:30. Amulletako Danborren Kofradiak gidatuta, ibai ertzera kalejira Albaolatik etorritako ontziak agurtzeko. -15:00. Albaolako ontziak ibaian behera abiatuko dira. 2018ko Atlantikaldia amaitu da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.