Xanistebanak (Oiartzun): Abuztuak 4
- 09:00etan: Goiz eresia, Lartaun Txistulari Taldearekin.
- 10:30ean: Oiartzungo produktu ekologikoen azoka. Arraztalo Elkartearen produktu ekologikoak eta inguruko ekoizleenak. Antolatzailea: Arraztalo Elkartea.
- 10:30ean: Idi demaren lehenengo txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan. Oiartzungo harria erabiliko da (1.800 kg-koa). 1.100 kg-tik gorako pisua duen idi pare bakoitzak 1,5 kg-ko gain-zama hartu beharko du gainditzen duen kilo bakoitzeko. Federatuak izango dira. Antolatzailea: Esku Garbiak Elkartea. Tren berdeak zerbitzua emango du 09:45etik 13:15 arte Bibliotekako autobus geltokitik hilerrira ikusleak eramateko.
- 11:00etan: Zaharren egoitzara bisitaldia, Haurtzaro Ikastolako Dantza Taldearekin, txistulariekin eta trikitilariekin. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
- Eguerdiko 11:50ean: Inaxio Uharte XVII. Sagardo Lehiaketaren hasiera, Done Eztebe plazan. Herriko sagardoa dasta eta balora ezazu edalontzia erosiz. Antolatzailea: Ibargain Elkartea.
- 12:00etan: Oiartzungo Herri Musika Eskolako Boha, Biolin eta Xirula taldeen kalebuelta. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
- 12:00etan: Preso eta iheslarien eskubideen aldeko pintxo lehiaketa, Eliza ondoan. Antolatzaileak: Preso eta Iheslarien lagunak.
- 12:30ean: Bertsolariak, Done Eztebe plazan. Patxi Etxeberria eta Agin Laburu bertso kantuan. Antolatzailea: Oiartzungo Bertso Eskola.
- 13:30ean: Inaxio Uharte XVII. Sagardo Lehiaketaren sari banaketa, Done Eztebe plazan.
- 14:00etan: Oiartzungo Udalak bazkari goxo bat eskainiko die herriko erretiratuei, Gazte Izanak elkartearen laguntzarekin. Ondoren, musika izango da, nahi duenak dantza egin dezan.
- 14:30ean: Preso eta iheslarien eskubideen aldeko herri bazkaria, Eliza ondoan.
- 16:30ean: Haurrentzako kale animazioa, Done Eztebe plazan. (Eguraldi txarra balitz, Elizalde Eskolako pilotalekuan). Olinpiadak ikuskizuna, Lur Kortaren eskutik. Antolatzailea: Elizalde Herri Eskolako Guraso Elkartea.
- 17:00etan: Idi demaren bigarren txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan. Tren berdeak zerbitzua emango du 16:15etik 19:45 arte Bibliotekako autobus geltokitik hilerrira ikusleak eramateko.
- 17:00etan: Helduen tailerren XIX. erakusketa (margoak, bolilloak, eskulanak, taila, joste-lanak, pachwork, altzari-berritzea, eta abar), Kontzejupean. Antolatzailea: HELTA Helduen Tailerrak.
- 17:30ean: Oiartzungo eta inguruko Erraldoien Topaketa, Done Eztebe plazan hasita. Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa.
- 18:30ean: Dultzaineroen topaketa, herrian zehar. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
- 19:00etan: Dantza bilera haur eta gurasoentzat, Kastroko iturri inguruan, Soinuenearen eskutik. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
- 19:30ean: Herri kirolen jaialdia, Haurtzaro Ikastolako plazan. Aizkolariak: Atutxa-Dorronsoro / Azurmendi-Jauregi, eta harri jasotzaileak. Antolatzailea: Iturri-Berri Elkartea.
- 19:30ean:Triki poteo morea, Landetxeko plazatik. Antolatzailea: Antiju Morik. Ondoren: Afari feminista, Landetxeko Plazan.
- 22:00etan: Oinkari dantza taldearen emanaldia, Elorsoro kiroldegian. Antolatzailea: Haurtzaro Dantza Taldea.
- 22:30ean: Musika Jaialdia, Hiru Bi Band taldearekin, Done Eztebe plazan.
- 23:00etan: Helduen danborrada, Oiartzungo kaleetan zehar. Antolatzaileak: Auzokalte Elkartea eta Haurtzaro Ikastola.
- 23:30ean: Dj Bull, Eliza ondoan. Antolatzailea: Preso eta iheslarien lagunak.
- 00:30ean: Dantzaldia, Ezten Giro taldearekin, Done Eztebe plazan.