‘Un paradis d’enfer’ Txomin Olazabalen antzezlana larunbatean Mendi Zolanen
Iazko apirilaren 17an, Hemofiliaren Munduko Egunaren harira, Txomin Olazabalek bere lehen ikuskizuna aurkeztu zuen, Chroniques des jours entiers, des nuits entières goiburukoa. Esperientzia horren ondotik, aurten Un paradis d’enfer aurkeztuko du...
Iazko apirilaren 17an, Hemofiliaren Munduko Egunaren harira, Txomin Olazabalek bere lehen ikuskizuna aurkeztu zuen, Chroniques des jours entiers, des nuits entières goiburukoa. Esperientzia horren ondotik, aurten Un paradis d’enfer aurkeztuko du larunbatean Mendi Zolanen, 20:00etan, 18 antzezlariekin. Istorio bat baino, emanaldi horrek nahasten diren eta elkarri erantzuten dioten eszena jarraituak proposatzen dizkigu, denoi dagozkigun gaien inguruan: egunerokotasuna, maitasuna, heriotza eta abarri buruzko aitorpenak dira.
Emanaldian zehar, publikoa bizi-puska horien lekukoa bihurtzen da, eta ezin da bihozgabe egon: batzuetan ikuskizunak harritzen, irribarrea laburki sorrarazten, galderak pizten, hunkitzen ahalko du. Lan horrek eklektismoaren apustua egiten du, alde batetik antzerki munduko erreferentziazko idazleak (Bernard-Marie Koltès, Sarah Kane, Xavier Durringer, Lilian Lloyd…) eta bestetik ustekabeko adaptazio musikalak (ACDC, Cali…) biltzen baititu. Erabat gaurkoa, emanaldi horrek publikoa antzerkiaz ukaiten ahal duen ideiari kontra egiten dio, eta eszenaratze erritmoduna proposatzen du, dantza saio batzuekin.
Sartzea librea da, baina egindako dohaintzak Frantziako Hemofilen Elkarteari eskainiko zaizkio. Toki kopurua mugatua denez, Kultura Zerbitzuan erreserbatzea aholkatzen dizuegu, 0559-48 30 49 telefonoan.