Elkartasun afaria, Batzokian
Ekainaren 7an (osteguna) Asha Kiran fundazioaren aldeko elkartasun afaria egingo dute Errenteriako Batzokian. Duela zazpi urtetik ari dira antolatzen eta afarian biltzen den diru guztia fundazio horretara bideratzen. Fundazio horrek Indiako haur zaurga...
Ekainaren 7an (osteguna) Asha Kiran fundazioaren aldeko elkartasun afaria egingo dute Errenteriako Batzokian. Duela zazpi urtetik ari dira antolatzen eta afarian biltzen den diru guztia fundazio horretara bideratzen. Fundazio horrek Indiako haur zaurgarri edo bulnerableei laguntzen die.
Afariaren aurretik, gainera, fundazioak egiten dituen proiektuen berri emango dute, Puneko haur nomadak ikusentzunezko erreportajea emango dute. Afalostean, berriz, musika ikuskizun bat izango da.
Afariaren truke 30 euro utzi beharko dira. Interesa daukatenek tokia gordetzeko 943 00 24 68 telefono zenbakian egin beharko dute erreserba. Hara joaten direnak 20:30ean bilduko dira, Batzokian.