
Adrenalized, Thrashgression, eta Remigio taberna taldeek joko dute Kampsaren aldeko kontzertuan. Kontzertuaren ondorengoak, Naturista eta Kuolema DJ-ek girotuko dute. Proiekzioak, material zozketa eta dantza tribalak ere iragarri dituzte. Jaia etzi da...

Bihar, hilak 31, itsas solasaldia egingo dute San Pedroko Mater itsasontzian. Luberriko Jose Angel Torresek Pasaiako badiaren formazio geologikoaren gainean hitz egingo du jendeari zabalik egongo den hitzaldian. Bokalearen jatorria, badiaren zabalkunde...

Ekainaren 30era arte Oaia Peruarenaren margolanak ikusteko aukera izango dute Mikelazulotik pasatzen direnek. 2006an hasi zen lehen erakusketekin, eta Euskal Herriko hainbat tokitan jarri ditu bere lanak denbora honetan: Baionan, Ordizian, Hondarribian...

Erdiko Erreka Fanderiako auzo elkartean patinaje ikastaroa antolatu du astelehenerako. Haur, gazte zein helduk parte har dezakete, eta 18:30ean abiatuko dira auzo elkartetik (Vicente Cobreros kaletik sartzen da). Bidegorrian barrena ibiliko dira lau gu...

Apirilerako antolatuta zegoen Txintxeta Produkzioak taldearen Bodologuak ikuskizuna bertan behera gelditu zen eta igande honetan egingo dute. Umorezko antzerkia arratsaldeko zazpi terdietatik aurrera izango da Itsas etxeko auditoriumean eta sarrerak bo...

Hondarribiko Historiaren Lagunak Elkarteak, hiriko bizilagun batek emanda, artilleriako pieza bat jaso du. Arrantzalea izaki, itsasoan aurkitu zuen pieza herritarrak, eta duela 20 urte baino gehiagotik zuen pieza gordeta. Elkartea, Hondarribiko kultur ondarea babestu nahian, Hondarribiko uretan aurkitutako kanoia aztertzen hasi da, Arma Plaza Fundazioarekin batera. Artilleriako pieza bat da, kanoi tankerakoa, txikia eta astuna, itsasontzietan urkila baten gainean jartzen zena. XVI. eta XVII. mende artekoa da, ia hiru metroko luzera du eta osorik dago. «Ez da ohikoa horrelako piezak aurkitzea, eta kanoi hau berreskuratuta gure ondarea aberastuko dugu», azaldu dute elkarteko kideek. Hondarribiko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari gailuaren birgaitze lanak egiteko eskatu dio, eta zaharberritze lanetan hasi dira jada, Irungo Gordailun, Gipuzkoako Kultur Ondare Higigarriaren zentroan. Lanak bi hilabetetan bukatzea espero dute, eta ondoren, udalak erabakiko du zer egin kanoiarekin. Miren Aierbe udaleko arkeologoak azaldu duenez egoera oso onean dago kanoia: «Piezak hautsita aurkitzea izaten da ohikoena, eta kanoiak, karelean finkatzeko urkila ere badauka». Herriko bizilagunak egin duen dohaintzaren harira, Aierbe arkeologoak gogorarazi du ez dela izan horrelakoren bat jaso duten lehen aldia; izan ere, fuela urte batzuk herritar batek Montserrateko Estela eman zuen. Pieza hori Hondarribiko Udalak Irungo Oiasso Erromatar Museoari eman zion, eta gaur egun bertan ikus [...]

Kultura egitarauetarako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da Pasaiako Udalean. Oinarriak eta eskaera-orria pasaia.net webgunean edota Kultura eta Hezkuntza Sailean eskuratu daitezke (Euskadi Etorbidea, 61. Trintxerpe. Udal Euskaltegiaren ondoan). U...

96 txirrindularik parte hartu dute Trintxerpe Atletiko Klubak San Pedrotik zehar antolatutako lasterketan Euskadiko Openaren sailkapenaren buruan da, eta Pasaian bere nagusitasuna berretsi du. Ekleylson Marques brasildarrak irabazi zuen lehengo larunba...

Mariaren Bihotzaren 50. urteurrena dela eta, bihar, 20:30ean, Pasaia Gazte eta Pasaia Abesbatzek Grosen dagoen izen bereko elizan kontzertua eskainiko dute.

Auntxa Trikitixa Eskolak Elkartruke Jaialdia antolatu du larunbaterako. 19:00tan, udaletxeko areto nagusian, Auntxa Trikitixa Eskolako kideek eta Irungo Kontserbatoriokoek parte hartuko dute emanaldian. Iñaki Aranaga irakasleak azaldu duenez, gaur egu...

Bilduk eta Ezker Anitzak laikotasunaren gainean aurkeztutako mozioa ez zen aurrera atera atzoko udalbatzarrean. PSE-EEk, EAJk eta PPk kontrako botoa eman zuten, beraz, Udal Gobernu Taldearen 9 botoak ez ziren nahikoak izan oposizioaren 11 bozen kontra....

Bihar De Cyne Reynan hip hop gaua izango dute. Bi talde igoko dira taula gainera. Batetik, Torke&Ionji eta bestetik, Kaizen. Emanaldia 22:30ean hasiko da. Torke eta Ionji etxeko musikari gazteak dira. Ionji, Ion Jimenez, lezoarra da eta 16 urte ditu. Rap eta hip-hop estiloan ibiltzen da, eta dagoeneko maketa bat atera du, Mi mejor defensa. Bigarrena ateratzear du, Paz. Aurtengo udararen bukaerarako kalean egotea espero du. Torke, berriz, Kristian Marques errenteriarra da, eta 18 urte ditu, eta duela lau urte hasi zen rap estiloan idazten. Lehen lana aurten atera du berak ere, otsailean A corazón abierto. Hurrengoa ere prestatzen ari da. Kaizen, berriz, hiru kidek osatzen dute, XDS, Fani eta Caste, eta errenteriarrak dira. Duela hiru urte sortu zuten taldea, eta horietatik bik bakoitzak bere aldetik atera ditu diskoak. XDSk A oscuras lana atera zuen aurtengo martxoan, eta Castek, berriz, A la primera de cambio 2009an eta Desde mi límite iaz.

Kirol egitarau bateratua aurkeztu dute eskualdeko lau udalek.

Ertzaintzak Pasaiako portuko uretan aurkitu du gaur, Oiartzunen igandetik desagertuta zegoen gizonaren gorpua. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Igandean senideekin bazkaldu zuen, eta harrezkero ez zuten haren berririk. Oiartzu...

Ekainaren 7an (osteguna) Asha Kiran fundazioaren aldeko elkartasun afaria egingo dute Errenteriako Batzokian. Duela zazpi urtetik ari dira antolatzen eta afarian biltzen den diru guztia fundazio horretara bideratzen. Fundazio horrek Indiako haur zaurga...

Muturbeltz eta Blaka taldeen kontzertuak izango dira etzi Psilocybenea aretoan, 22:00etatik aurrera. Sarrerak egunean bertan eros daitezke, bost euroan, Psilocybenean bertan. Muturbeltz izango da lehena taula gainean eta 2009ko udan sortu zen Blaka Roc...