Trikitixa jaialdia izango da larunbatean udaletxean
Auntxa Trikitixa Eskolak Elkartruke Jaialdia antolatu du larunbaterako. 19:00tan, udaletxeko areto nagusian, Auntxa Trikitixa Eskolako kideek eta Irungo Kontserbatoriokoek parte hartuko dute emanaldian. Iñaki Aranaga irakasleak azaldu duenez, gaur egu...
Auntxa Trikitixa Eskolak Elkartruke Jaialdia antolatu du larunbaterako. 19:00tan, udaletxeko areto nagusian, Auntxa Trikitixa Eskolako kideek eta Irungo Kontserbatoriokoek parte hartuko dute emanaldian. Iñaki Aranaga irakasleak azaldu duenez, gaur egun ezagunak diren kantak joko dituzte, «baina baita betiko fandango eta arin-arinak ere».