2012/5/30

Polinesiako dantzen jaialdia igandean

Igandean Polinesiako dantzen jaialdia izango da Errenteriako Hiria Kulturgunean. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrerak 5 euroko prezioa du. Errenteria Hiria kulturguneko leihatilan lor daitezke ohiko ordutegian. Hala ere, beste modu bat ere izang...

admin

Makila elkartearen erakusketa, Euskadiko Kutxan

Hirugarren adinekoen Makila Elkartearen pintura tailerreko taldeak erakusketa antolatu du Euskadiko Kutxaren aretoan. Atzo arratsaldean inauguratu zuten, eta ekainaren 8ra arte bisitatu daiteke, 18:00etatik 20:45era. Makila elkarteak hamabost urte darama urtero-urtero margoketa tailerrean egindako lanak erakusten.

admin

Bihar Ospitalean elkarretaratuko dira, erreformen kontra

ELA, STEE-EILAS, ESK eta LAB sindikatuek deituta sektore publikoaren defentsan eta erreforma estrukturalen kontrako mobilizazioak antolatu dituzte hilaren 31rako, ostegunerako. Irunen Bidasoaldeko Ospitalean elkarretaratuko dira, 12:00etan hasita.

admin

Aireportuaren handitzea alde batera utzi izana zoriondu du Eguzkik

Aireportua handitzeko proiektua alde batera utzi izana zoriondu du Eguzki talde ekologistak. Espainiako eta Euskal Herriko hainbat aireportutan salbuespen egoera adierazi du Espainiako Sustapen Ministerioak, eta horien artean, Hondarribikoarena. Hala, ...

admin

Mikel Odriozola Olinpiar Jokoez ariko da astelehenean

Londresko Olinpiar Jokoetan izango da Mikel Odriozola, eta hain zuzen, nola prestatzen ari den eta beste Olinpiar Jokoetan izan duen parte hartzea azaltzeko hitzaldi bat emango du astelehenean, Xenpelar Etxean, 19:00etan. Horrez gain, atletismoan emaku...

admin

Euskaraz bizitzeko, Prest! taldea sortu dute Donibanen

Donibanen euskararen presentziak eta erabilerak gora egin dezan, Prest! taldea sortu dute hainbat sanjuandarrek. Larunbatean aurkeztuko dute taldea Meipin, 12:00etatik aurrera. Bertan, besteak beste, txalapartariak, bertsolariak, dantzariak, trikitilar...

admin

Kirolari ateak zabalik, igandean

Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol departamentuak egun berezia antolatu du iganderako, Kirolari Ateak Zabalik Eguna. Hala, bi ekimen egingo dituzte Trintxerpen, beti ere herritarrei eskura dituzten kirol baliabideen berri emateko, eta gizarte sektore guztietan kirola sustatzeko. Batetik, Trintxerpeko kirolguneko pilotaleku itxietan rokodromo berezia prestatu du udalak. Bertan, bulder txiki bat eraiki eta horman eskalatzeko zortzi bide ireki dituzte. Hastapenerako eta teknika hobetzeko gune egokia dela esan dute udaletik, eta haurrentzat nahiz gazteentzat azpiegitura egokia dela, baina haurrek gurasoekin joan behar dute. 10:00etatik 13:00etara zabalduko dute lehenengo aldiz instalazioa. UDA udako kirol kanpaina ere erabiliko dute rokodromoa. Informazioa eskatzeko bi bide daude; batetik kirolgunera joatea, eta bestetik honako telefono zenbakira deitzea: 943 39 97 53. Parte hartzaileek oparia izango dute. Bestalde, 10:00etatik aurrera, Trintxerpeko pantalanetik abiatuta badia piraguaz zeharkatzeko aukera izango da, Pasaia Kayak-en eskutik. Denentzako ekimena da, eta antolatzaileek emango dute beharrezko materiala. Informazio gehiago izateko 617 32 35 02 telefono zenbakira deitu behar dute interesa dutenek.

admin
Gehiago