Hip hop kontzertua De Cyne Reynan
Bihar De Cyne Reynan hip hop gaua izango dute. Bi talde igoko dira taula gainera. Batetik, Torke&Ionji eta bestetik, Kaizen. Emanaldia 22:30ean hasiko da. Torke eta Ionji etxeko musikari gazteak dira. Ionji, Ion Jimenez, lezoarra da eta 16 urte ditu. Rap eta hip-hop estiloan ibiltzen da, eta dagoeneko maketa bat atera du, Mi mejor defensa. Bigarrena ateratzear du, Paz. Aurtengo udararen bukaerarako kalean egotea espero du. Torke, berriz, Kristian Marques errenteriarra da, eta 18 urte ditu, eta duela lau urte hasi zen rap estiloan idazten. Lehen lana aurten atera du berak ere, otsailean A corazón abierto. Hurrengoa ere prestatzen ari da. Kaizen, berriz, hiru kidek osatzen dute, XDS, Fani eta Caste, eta errenteriarrak dira. Duela hiru urte sortu zuten taldea, eta horietatik bik bakoitzak bere aldetik atera ditu diskoak. XDSk A oscuras lana atera zuen aurtengo martxoan, eta Castek, berriz, A la primera de cambio 2009an eta Desde mi límite iaz.
Bihar De Cyne Reynan hip hop gaua izango dute. Bi talde igoko dira taula gainera. Batetik, Torke&Ionji eta bestetik, Kaizen. Emanaldia 22:30ean hasiko da.
Torke eta Ionji etxeko musikari gazteak dira. Ionji, Ion Jimenez, lezoarra da eta 16 urte ditu. Rap eta hip-hop estiloan ibiltzen da, eta dagoeneko maketa bat atera du, Mi mejor defensa. Bigarrena ateratzear du, Paz. Aurtengo udararen bukaerarako kalean egotea espero du. Torke, berriz, Kristian Marques errenteriarra da, eta 18 urte ditu, eta duela lau urte hasi zen rap estiloan idazten. Lehen lana aurten atera du berak ere, otsailean A corazón abierto. Hurrengoa ere prestatzen ari da.
Kaizen, berriz, hiru kidek osatzen dute, XDS, Fani eta Caste, eta errenteriarrak dira. Duela hiru urte sortu zuten taldea, eta horietatik bik bakoitzak bere aldetik atera ditu diskoak. XDSk A oscuras lana atera zuen aurtengo martxoan, eta Castek, berriz, A la primera de cambio 2009an eta Desde mi límite iaz.