Neurriak hartuko dituzte erakundeek, portuaren ingurumen eraginak gutxitzeko

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Pasaiako Portu Agintaritzak eta Lezoko, Pasaiako, Errenteriako eta Donostiako udalek agerraldia egin dute gaur goizean, Pasaiako Portuak ingurumenari sortzen dizkion kalteei aurre egiteko neurriak hartuko dituztela iragartzeko. Erakunde horietako kideak pozik daude adostasuna lortu dutelako. Pasa den urtarrilaren 9an erakunde horietako teknikoek osatutako mahaia martxan jarriko zutela aipatu zuten. Teknikariek egindako bost jardunaldiren ondoren, euren lanaren fruitua aurkeztu zuten. Horrela, aire kalitatearen azterketa zehatzagoak egingo dituzte, ondoren neurriak hartzeko. Neurgailu mugikor bat erabiliko dute. Horrez gain, txatarraren manipulazioak eragiten duen hautsa jasoko duen oihalak ere jarriko dituzte, eta kalkulu meteorologikoak egingo dituzte hautsa hobeto saihesteko. Elkarlan horrek “inflexio puntua” izan behar duela nabarmendu du Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.