'Zentzuz jo!' bertso sortak matxismoa eta genero indarkeria joarratzen ditu; Eider Perezek lortu du lehen saria
Iñigo Legorburu bigarren saria jasotzen
Pasa den asteburuan jakinarazi dituzte Medicus Mundik eta Bertsozale Elkarteak elkarrekin antolatutako bertso paper lehiaketako irabazleen izenak, Legazpiko Maizpide euskaltegian. Iñigo Legorburu errenteriarrak bigarren postua lortu zuen,
Zentzuz jokatu! zortzi bertsoko sortarekin. Indarkeria matxistak gizartean duen presentzia agerian uzten du pertsonen bost zentzuekin.
Eider Perez donostiarrak lortu zuen sari nagusia. Parte hartzaile guztiek genero indarkeria eta matxismoa jorratu behar zuten euren bertsoetan. Medicus Mundik sentsibilizazio kanpaina egin du, hainbat euskaltegietan, eta Bertsozale Elkarteak teknikak erakutsi dizkie ikasleei lehiaketan parte har zezaten.