Soslaia: Gregorio Berrotaran, Udaleko Nekazaritza zinegotzia
Atzo goizaldean Gregorio Berrotaran Etxeberria Landa Garapenerako zinegotzia hil zen. 67 urte zituen eta gaixotasun luze baten ondorioz hil zen, baina azken unera arte udalean lanean izan zen Berrotaran. Hala, azaroaren 16an, udalak konpondu dituen lan...
Atzo goizaldean Gregorio Berrotaran Etxeberria Landa Garapenerako zinegotzia hil zen. 67 urte zituen eta gaixotasun luze baten ondorioz hil zen, baina azken unera arte udalean lanean izan zen Berrotaran. Hala, azaroaren 16an, udalak konpondu dituen landa eremuko bideetan elkartu zen kazetariekin, obren nondik norakoak azaltzeko. Udaletik samina agertu zuten Gregorio Berrotaranen heriotzaren berri izan zutenean, eta atzorako iragarrita zeuden ekitaldiak bertan behera geratu ziren.
1991. urtetik udalean zinegotzia izan da Gregorio Berrotaran, EAJkoa. Hasiera-hasieratik Nekazaritza arloko gobernu ordezkaria izan da, gainera. Beste batzuren artean, Berrotaranen ekimenez Zuhaitz Eguna egiten hasi ziren Hondarribian, 1995. urtean.
Baserri eremua ondo ezagutzen zuen, bertan bizi baitzen, Artzu baserrian. Txikitatik baserri lanetan jardun izan zen, baina oso gaztetan arrantzale bezala ere lan egin zuen; besteak beste, bakailaotara joan behar izan zuen Ternuara, eta behin baino gehiagotan onartu izan zuenez, arrantzale bezala ibili zen garaian erabaki zuen ez zela inoiz gehiago arrantzale izango. Hala, itsasoa utzi eta baserrira itzuli zen, eta bizitza osoa eman du familiako Artzu baserriko lurreak lantzen.
Hondarribiko Udaletik jakinarazi dutenez, gaur egingo dituzte Gregorio Berrotaranen aldeko hileta elizkizunak Alde Zaharreko Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren eliza nagusian, arratsaldeko zazpietan hasita.