
Kepa Acero surflariak hitzaldia eskainiko du bihar Mondragon Unibertsitateko Bidasoko kanpusean. Turismo Aktiboan oinarritutako masterrean eta Surf Marketingaren Ikasturte Aurreratuaren baitan kokatzen da MUko solasaldia. Surflariak eskainiko duen hitz...

Kabigorri Ateneoak jakitera eman duenez, Olentzerorekin hitzordua finkatu dute igandean, abenduaren 23an. Ikazkinak gutunak bilduko ditu 18:00etatik aurrera eta beraz, gutuna emateko interesa duten guztiei bertara hurbiltzeko dei egin diete Kabigorriko...

FUTBOLA Bigarren B Maila Real Union-Zaragoza B 4-0 Erregional Ohorezko Maila Bergara-Real Union B 0-2 Preferente Maila Mariño-Beti Ona 4-0 Tolosa-Behobia 2-1 SASKIBALOIA Emakumeen Lehen Maila Erroibide Irun-Tabirako 58-55 Gizonen Euskal Liga Urdaneta-Erroibide Irun 76-58 ESKUBALOIA Zilarrezko Maila Bidasoa Irun-Bartzelona B 25-36 Lurraldeko Lehen Maila Irungo Gaztiak-Lau Bide 26-24 ERRUGBIA Espainiako Lehen Maila Irun RT-Baztan 22-14 Euskal Liga Arrasate-Irun RT B 65-3 MAHAI TENISA Gizonen Superdibisioa Leka Enea Irun-Mataro Quadis 4-2 Emakumeen Superdibisioa Fotoprix-Leka Enea Irun 4-0 Balaguer-Leka Enea Irun 4-1 Gizonen Ohorezko Maila Leka Enea Irun-Club del Mar 4-3


Bihar, asteazkenarekin langileak gauez lan egingo dute Soroetan. Berriritartze proiektuaren barruan, Eguzkiloreko zoruko hormigoia leuntzeko lanak egin behar dituzte, eta lanen ardura duen enpresak asteazken gauez ere ariko da lanean, goizeko lehen ord...

Bihar, asteazkenarekin jaia egingo dute Kasino Zaharra adinekoen egoitzan, 18:00etatik aurrera. Bertako abesbatzak emanaldia eskainiko du eta urtean zehar antolatutako txapelketetako sarien banaketa ere egingo dute. Horietakoren bat irabazi ez duenaren...

Oreretako sei gazteetatik bosten epaia berretsi dute Auzitegi Gorenak, sei gazteek errekurtsoa aurkeztu ondoren. Euren abokatuek jakinarazi dutenez, epaia Auzitegi Nazionalera bideratu beharko dute orain, eta iristean exekutatzeko agindua emango dute. Hurrengo egunetan izango da. Iosu Arruabarrenaren errekurtsoa onartu dute, baina ez Xabier Lujanbio, Aitor Franco, Maitane Linazasoro, Ion Aitor Alberdi eta Arkaitz Anzarena. Gaur arratsaldean elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan, 20:00etatik aurrera. 2008an atxilotuak 2008ko apirilean eman zuen Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Oarsoaldeko 22 gazte atxilotzeko agindua, Segiko kide izatea leporatuta. Horietako hamar, apirileko polizia operazioan atxilotu zituzten eta beste hamar, Donostiako Auzitegian aurkeztu zirenean, urte horretako uztailean. Beste bik ihes egin zuten. Apirilean atxilotu zituztenek tratu txarrak eta jazarpen sexuala salatu zituzten. Atxilotuen artetik, hamazazpi auzipetu zituzten eta gainontzeko hirurak, epaiketaren aurretik absolbitu zituzten. Segiko kide izatea leporatu zieten guztiei. Pasa den urtarrilean jakinarazi zuen Auzitegi Nazionalak Oarsoaldeko hamazazpi gazteen gaineko epaia, iazko uztailean epaiketa egin ondoren. Horietatik 11 absolbitu zituzten, eta seiri kartzela zigorrak ezarri zizkieten, epaiaren arabera betiere, «talde terroristako kide» izatea leporatuta. Lujanbiori sei urte eta erdiko zigorra ezarri zioten, eta gainontzekoei seinakoa. Fiskaltzak auzipetu guztientzako zortzina urteko espetxe zigorrak eskatu zituen, eta AVTk, berriz, zortzi eta hamabi urteko zigor eskaerak. [...]

Igandean manifestazioa egingo dute Errenteria-Oreretan, 12:30ean, Espainiako Auzitegi Nazionalak herriko Segikoak izateagatik zigortutako sei gazteen alde. Manifestazioaren leloa Gure etxeko atea zabalik dute izango da, eta Gamon Zumarditik irtengo da....

Gregorio Berrotaran Nezazaritza saileko zinegotziaren aldeko hileta elizkizunak egingo dituzte gaur arratsaldean Alde Zaharreko parrokian, 19:00etan. Atzo goizean hil zen Berrotaran, 67 urterekin. Aspalditik gaixorik zegoen baina hil den unera arte lan...

Urtarrilaren 12an euskal presoen alde Bilbon egingo duten manifestaziora deitzeko “argazki mundiala” egin nahi dute larunbat honetan Hondarribiko San Pedro kalean, 13:00etan. Herriratik adierazi dutenez, “iaz urtarrileko manifestazioak hainbat jenderen atxikimendua jaso zuen Hondarribian eta aurten ere ala izatea espero dugu”. Aurretik, ostegunean, “manifestazioarekin bat egiten dugula adierazteko eguna” izango da. Hala, egun osoan ‘Ni ere bai. U 12 Bilbon’ leloko pegatinak eramango dituzte soinean, Kaleak bete, kartzelak hustutzeko goiburua izango duen manifestazioarekin atxekimendua adieraziz. Bi ekimen horiekin batera, Gabonetan burutuko dituzten ekintzen berri eman du Hondarribiko Herrira-k. Hilaren 24an Olentzerorekin kantatzera aterako dira eta hiru hitzordu zehatzu dituzte: 11:00etan Olagarron, 13:00etan San Pedro kalean, eta arratsaldez, 17:00etan Muaran. Hilaren 28an, hileko azken ostiralarekin, Hondarribiko eta Irungo elkarretaratzeek bat egingo dute. Irunen elkartuko dira denak, 19:30ean, Zabaltza plazan. Presoen dokumentala, Itsas Etxean Eta 2013ko lehen deialdia urtarrilaren 4rako egin du Hondarribiko Herrira-ko taldeak. Egun horretan Barrura begiratzeko lehioak dokumentala proiektatuko dute Itsas Etxeko Auditoriumean, arratsaldeko zazpirak eta erdietan. Bost zuzendarik egindako dokumentalda da, bost euskal presoren bizi baldintzak eta sentipenak jasotzen dituena.

Geltokiko kalean kokatutako hormigoizko markesina eraitsi dute dagoeneko. Bizilagunek euren eraikinetan aurrera eramandako zenbait lanen ondorioz, hori eraisteko eskatu zioten udalari, eta abenduaren hasieran ekin zion tokiko gobernuak prozesuari. Ingurua atontzea izan da udalaren helburua, eta horren azpian zeuden eserleku, argizteria eta paperontziak berriz ere bere lekuan jarri dituzte. Hormigoizko markesina 15 zm-ko lodiera zuen eta denera, hamabi zutoin zituen.

Krisiaren aurrean zer egin? Hori da Hondarribiko Gazte Asanbladak bere buruari galdetu diona. Ez dute krisia konponduko, baina alternatibak badaudela argi utzi nahi dute. Hori dela eta, Krisi aurrean alternatibak – elikadura burujabetza hitzaldi...

Ostiralean izango da San Tomas eguna eta horrekin batera, ohiko azoka egingo dute Moskuko plazan. Egitaraua: 08:00. Nekazaritza produktuen lehiaketa eta erakusketarako postuen banaketa. Irungo Udalak eta Euskal Kirolak elkarteak antolatutako jarduer...

Urtea bukatzeko, kirolaz eta kulturaz ariko dira Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan bihar eguerdian. Hiru solaskide gonbidatu ditu horretarako Joxe Migel Lopez esatariak: Oihan Tello Kirol zinegotzia, Asier Legorburu Kultura zinegotzia eta Joxan Ei...

Lantegiko 61 langileak kalean utziko dituzte, eta enpresak gaur jakinarazi du lan erreforman zehazten diren baldintzak baino “dezente hobeak” hitzartu dituztela Akordiorako oinarria abenduaren 5ean lotu zuten bi aldeek, eta hilaren 11n baie...

Ostegunean, hilak 20, abenduko ohiko udalbatzarra izango da. 11 puntuko gai-zerrenda landuko dute zinegotziek: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Behin-behineko langileria izaerako Alkatetzako Aholkulari izendapena bertan behera uztea. Behin-behi...

84 lagunek erantzun duten galdeketa Elorsoroko arduradunek planteatutako galdeketa, eta horietako gehienek erabakitakoaren arabera, Elorsoro kiroldegia bi astez egongo da itxita 2013ko abuztuan, mantenu lanak egiteko: hilaren 1etik 15era. Bi aste bakar...

Gabonetako kontzertu berezia eskainiko dute Xatz eta Eskifaia abesbatzek larunbatean, Portuko elizan. 20:30ean hasiko dira eta sarrera doan izango da. Urtero egiten duten ekitaldi honetara jende asko hurbiltzen denez, emanaldia hasi baino zertxo bait l...

Javier Busto musikari hondarribiarrak jaso du aurtengo Donostiako Orfeoia-EHU Saria. Larunbatean eman zioten saria eta epaimahaiak argitu zuenez, “musikan burutu duen lan eta ibilbide bikainagatik” saritu dute Busto. Hondarribiarrarekin batera, Nerea Muruamendiaraz eta Olimpia Garcia ikerlariek (ex aequo) jaso dute Donostiako Orfeoia-UPV/EHU saria. Duela hamabi urte eman zuten lehen aldiz eta bi bi helbururekin sortu zen: musika-sortzaileen ibilbide profesionala aitortzea eta musika arloko ikerkuntza bultzatzea. Larunbatean banatu zituzten sariak UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ignacio Mª Barriola Zentroaren Auditorioan. Ekitaldian hizlari bezala aritu ziren Jose Maria Etxarri Donostiako Orfeoiko lehendakaria eta Crustina Uriarte EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea. Busto bezala, hondarribiarra da Uriarte eta larunbatean bertan jakin genuen Iñigo Urkullu lehendakaria buru izango duen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura sailburu berria izango dela. Larunbateko ekitaldiaren amaieran Donostiako Orfeoiak bere errepertorio tradizionaleko konposizio batzuk eskaini zituen.

Larunbat eguerdian XXIX. Bordari eta Satarka literatura lehiaketen sari banaketa egin zuten udaletxeko areto nagusian. Udaleko euskara saileko arduradunak eta zenbait zinegotzi elkartu ziren bertan, saridunekin, eta epaimahaia osatu duten pertsonekin. Epaimahaia honako hauek osatu dute aurten: Bordari Lehiaketan, Jexux Mari Mendizabal, Mayi Iza, Juan Garzia eta Karlos Zabalak; eta Satarka Lehiaketan, Martin Iturbe, Markox Balentziaga eta Mertxe Mitxelena izan dira. Batean zein bestean, Txomin Sagarzazu Euskarako zinegotziak eta Karmelo Goikoetxea Euskara teknikariak parte hartu dute. Guztira 60 lan aurkeztu dituzte aurten Hondarribiko euskarazko literatur lehiaketetan, 29 ipuin (21 A mailan eta 8 B mailan), eta 31 olerki (24 eta zazpi). Unai Oiartzun kazetaritza ikasle irundarrak irabazi du aurtengo Bordari Literatur Lehiaketa, Sekretua hilobira lanarekin. Bigarren Asier Osinalde geratu da, Lehenengo bezeroa ipuinarekin, eta Ainara Elizondorentzat izan da Hondarribiko lan onenaren saria; Haizea isiltzen denean lana aurkeztu du Elizondok. B mailako sari nagusia Izurdeek badakite dantzan lanarentzat izan da, Laura Gallegok idatzitakoa. Hondarribiko lan onenaren saria ere beretzat izan da. Bigarren Nahia Puente geratu da, Eskubeltz kontakizunarekin. Olerki saria etxean geratu da Mikel Arruabarrenak irabazi du Satarka Olerki Lehiaketako A Maila, Bohemia lanarekin. Etxekoa izanik, Hondarribiko lan onenaren saria ere berarentzat izan da. Izenak izanari zor goiburuko olerkiarekin, Ainara Elizondo [...]