
Malandain Ballet Biarritz konpainiak, entsaio publikoa egingo du datorren asteartean Errenteria-Oreretan. Errenteria Hiria Kulturguneko bigarren solairuan dagoen entsegu gelan egingo dute 19:30etik aurrera eta sarrera mugatua izango da.

Azaroaren 20an Durangaldea bisitatuko dute Urdaburu Mendizale Elkarteko kideek. Ardoaren eta arrainaren bidea deitutako ibilaldien baitan, zazpigarrena egitera doaz. Ibilbidea Olaetatik Durangora izango da, eta bidean, Orisol menditik eta Atxarteko bai...

Kantuz aldizkariaren 92. alea argitaratu dute (hiruhilean behin ateratzen da), eta herriko bi abesbatza aipatzen dira bertan: Orereta eta Landarbaso. Tolosako abesbatzen lehiaketa hartzen du oinarrian, baina herriko abesbatzek udako olinpiadetan izanda...

Beti Bizkorrek aurten 80 urte bete dituzten 43 bazkideak omenduko ditu azaroaren 28an. Hori behar den bezala ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte. Hala, goizean, meza izango da Jesusen Bihotza zaharren egoitzako kaperan. Ondoren, Olibeten dagoen ...

XI. Asteburu Mikologikoa antolatu du Basarik, hilaren 13rako eta 14rako. Larunbatean Gure Zumardian bilduko dira, 07:30ean, perretxiko bila irteteko. Norbere kaxa joateko aukera ere ematen dute. Parte-hartzaileek 12:00etatik 14:30ak bitartean jasotako perretxiko guztiak Azokan entregatu beharko dituzte. Ahalik eta espezi gehien bildu nahi dituzte, baina perretxiko bakoitzeko ale bana biltzeko deia egin dute. Sailkapena Azokan egingo dute, 16:30etik aurrera, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen laguntzaz, eta erakusketa igandean izango da, 10:00etatik 13:30ak bitartean Gure Zumardian. Nahikoa perretxiko bilduko balituzte dastatzeko aukera ere izango da, Basarin. Onddoz osaturiko sortarik ederrenari saria emango diotela jakinarazi dute antolatzaileek. http://www.megaupload.com/?d=MQ3ZWO8T

Murtziako espetxean dauden euskal presoek urrian hasitako gose greba bertan behera utzi dute, haien artean Francisco J. Ramada ‘Bera’ preso irundarra.

05:45ean hasi dira Portuko praktikoak lanean, denboralea dezente baretu duelako. Honezkero porturatzeko zain ziren bost ontziak portu barruan dira eta irteteko zain ziren lauak atera dira, Portuko Agintaritzako iturriek jakinarazi berri dutenez.

1952. urtean jaiotako oiartzuarrek kinto bazkaria egingo dute hilaren 28an, Lintzirin hotelean. Animatzen direnek, hilaren 23a baino lehen 50 euro sartu behar dituzte honako kontu korrontean: 2101 0060 04 0124711144 (Kutxa). Informazio gehiago nahi due...

Eraginkortasun energetikoaren bila hasi da Lezoko Udala. Horregatik, hainbat neurri hartu ditu bide horretan. Neurri horiek kaleko argiterian eta Udalaren eraikinetan hartu ditu. Lehendabizi identifikatu egin dituzte gastu gehien sortzen dituen sektoreak. kale argiteria Udalaren energia kontsumoaren %60 da eta eraikin publikoena %37. Lehenengo sektoreari dagokionez,ikerketa egin du Inergetika enpresak. Lezoko kaleen %81 ongi argiztatuak daude, ez dute ez argi gehiegi ezta gutxiegi. Hala ere, %19 horretan bi eremu daude: Alde Zaharra eta Jaizkibel Hiribidea. Bi eremu horiek gehiegi argiztatuak daudela ondorioztatu dute Inergetikakoek. Bestalde, farolen %57 inguruk baimendutakoa baino argi argi gehiago botatzen dute zerura. Horien artean, gehienak landa eremuan dauden farolak dira. Herriko erdiguneko argiak zein egoitza guneetakoek argiteria egokia dute. Egin duten balorazio orokorraren arabera, argiteriaren %60k gabeziaren bat du, gehienak zerura argi gehiegi botatzearen ondorioz. Gabezia horiek guztiak konpontzeko asmoz, Inergetikak neurri batzuk aurkeztu ditu Inergetika enpresak, energia eraginkortasuna lortzeko asmoz. Konponketa horiek eginez gero, Udalak 30.700 euro aurreztuko lituzke urtean. Neurriak Lezoko Udalak hainbat neurri hartu ditu jada energia kontsumoa murrizteko asmoz. Horrela, hainbat eraikinetan lanak egin dituzte: udaletxean, alhondigan, Andreonen eta Jaizkibel-Azpin. Horrela, lehenengo hiru eraikin horiek isolatu dituzte. Horrez gain, argiteria eta berogailua sistema eraginkorragoak ezarri dituzte, baita eskolan ere. Azken horren kostua [...]

Antxoko liburutegiak urtero antolatzen duen Gabonetako Marrazki Lehiaketa abian da. Hilaren 26ra arteko epea dute izena emateko parte hartu nahi duten 4 eta 14 urte bitarteko haurrek. Pasaia-Lezo Lizeoko, Karmengo Amako eta Anunciatako ikasleek parte h...

Elkarrekin Jostatzen izenarekin, Pasaiako Udalak eta Urtxintxak 6 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako programa berria jarriko dute martxan. Jolasa ardatz hartuta, hainbat balore landu nahi dituzte, besteak beste, talde lana, lankidetza, aniztasuna ed...

Urteak daramatzate borrokan Karmengo Ama ikastetxeko gurasoek Trintxerpen DBH ezar dezaten eskatzen. Hezkuntza Departamenduak eskariari muzin egiten diola iritzita, sinadurak biltzeari ekingo diote, Hemen Hazi, Hemen ikasi lelopean. Etzi, Behobia-Donos...

Ingurumen Aldeko Ekimen Zentru Iraunkorrak (IAEZI) eta Graine Aquitainek kultur eta gizarte ekitaldiak antolatzen dituztenentzako tailerrak antolatuko dituzte datozen hilabeteetan Hendaian eta Biarnoko Pessac, Perigueaux eta Pabe herrietan.
