
Ohorezko Erregionalean Aloña Mendi-Oiartzun partida jokatuko dute herriko mutilek, etzidamu (igandean), 16:30ean, Oñatiko Azkoagain zelaian.

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Oiartzuarren Baitan. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Elkarrizketa. 13:15ean: Disko aurkezpena. Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen azken diskoaren aurkezpena: Ongi etorri Pupu eta Lore. ...

San Juan taldearen kontra jokatuko dute Oiartzun taldeko neskek etzidamu (igandean), Iruñeko San Juan zelaian. Ordua zehazteke dago.

Jolasen eta jolastearen gaineko jardunaldiak antolatu ditu Ttiruki Aisialdi Elkarteak. Batetik, jostailu erakusketa jarriko dute Abaraxka ludotekan. Bestetik hitzaldia ere antolatu dute Ttirukiko kideek. Erakusketa ludotekan bertan egongo da hilaren 29...

Txatartegirako ipuinak liburua aurkeztu berri du Xabier Etxaniz Rojok; laugarren ipuin liburua du istorio laburrak kontatzea maite duen idazle trintxepetarrak. Astebete baina ez da igaro Xabier Etxaniz Rojok (Pasaia, 1971) idatzitako azken ipuin liburua kalean denetik. Argitalpenak izan duen harrera baloratzeko goizegi akaso, baina idazlea oso pozik dago azken emaitzarekin. Txatartegirako ipuinak izenburupean bederatzi istorio independiente bildu ditu idazle trintxerpetarrak, guztiak, autoen, zahartzaroaren eta gatazka politikoaren zertzeladaz zipriztinduak. Heriotzaren eta zahartzaroaren irudi gisa erabili duzu txatartegia. Zahartzaroak kezkatzen zaitu ala? Bai. Nere aitaginarreba eta amaginarreba iaz hil ziren. Azkenaldian gertutik bizi dudan gaia da, eta idazleok, normalean, bizi dugunaz idazten dugu. Hori da kontua. Autoek protagonismo berezia dute zure liburuan. Zergatik? Dena lotuta dago. Autoak zahartzen direnean txatartegira eramaten ditugu, eta hor zahartzaroarekin parekatu eta erabili nahi izan dudan metafora polit bat ere bada. Gerora konturatu nintzen banituela ipuin batzuk non autoa garrantzia berezia zuen; ipuin batean bada auto bonba bat, beste batean moto bat agertzen da, bidaia bat ere badago agure batek bere autoan egiten duena… Konturatu nintzen ipuinek bazutela gai bat komunean eta metafora horren bidez zahartzaroarekin lotzea nahiko erraza zenez hortik abiatu nintzen. Gatazka politikoari ere eman diozu tartea. Zaila suertatu zaizu halako gai korapilatsua ipuinen bidez [...]