‘Enblemak’, Juan Mari Lekuonaren omenez
Liburu aurkezpena eta poesia emanaldia egingo dute etzi arratsaldean udaletxeko areto nagusian
Enblemak liburua aurkeztuko dute etzi arratsaldean, Juan Mari Lekuonaren omenez. 19:00etan hasiko da aurkezpena, udaletxeko areto nagusian. EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak antolatutako ekitaldia da.
Bertan izango dira Clara Janes poeta eta itzultzailea, Jon Kortazar eta Paulo Kortazar liburuaren edizio honen egileak, eta Karlos del Olmo idazlea eta itzultzailea. Liburua aurkeztearekin batera, poesia emanaldia egingo dute, Xabi San Sebastian musikariaren laguntzaz.
Clara Janes Bartzelonako (Herrialde Katalanak) poetak 1991ean idatzi zuen Enblemas poesia liburua. Juan Mari Lekuonak euskaratu zuen eta orain argitaratuko dute euskaraz lehen aldiz.
Duela bost urte hil zen Juan Mari Lekuona, 2005eko abenduaren 5ean, 78 urte zituela.