Ekologistak, Añarbeko 1.000 hektareatako erreserba gunearen alde
Errenteriako Udalak Añarben 1.000 hektareatako erreserba gunea sortzea proposatu du, eta Eguzki, Ekologistak Martxan, Berdeak, Ugatza eta Haritzalde talde ekologistek bat egin dute ekimen horrekin. Erreserba gune horri esker, Aiako Harria Parke Naturalaren baitan dauden Añarbeko pagadi eta hariztiak babestuko lirateke. Erreserba gune horrek ere Añarbeko urtegia babestuko luke. Ekologistek nabarmendu dute interes maila altua duela babesteko ekimen horrek, Gipuzkoa eta Bizkaiko harizti handiena delako. Horrez gain, gogorarazi dute Añarbek fauna berezia daukala: igaraba, izokina, basakatua, okila… eta horiekin batera, anfibio, narrasti, hegazti eta ugaztun espezie ugari. Aiako Harriko inguruko udalek egindako lana ere goraipatu dute, “diru kopuru handia inbertitu dutelako, bioaniztasuna sustatzeko euren basoetan”. Hori dela eta, “koherentea” iruditzen zaie Errenteriako Udalak hartutako erabakia. Haatik, salatu egin dute Gipuzkoako Foru hartutako jarrera, “behin eta berriro trabak jartzen dizkiotelako Añarben erreserba gunea sortzeari, ehizaren lobby-aren alde”. Jarrera horrek, “ahultasuna, loturak eta dependentzia erakusten du ehizaren federazioarekiko”. Horrenbestez, EAJri, Rafael Uribarren Landa Eremuaren Garapenerako diputatuari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari basoen kontserbazioa eta birsorkuntza sustatzeko eskatu diote, “batik bat Natura 2000 sarearen baitan daudenak”. Gogorarazi dute egun badaudela sarearen baitan dauden guneak eta arriskuan daudenak. Hala nola, Ernio-Gatzume, Jaizkibel, Ulia eta Txingudi. Halaber, Uribarreni eskatu diote erreserba naturalen gaineko eztabaida Natura 2000 [...]
Errenteriako Udalak Añarben 1.000 hektareatako erreserba gunea sortzea proposatu du, eta Eguzki, Ekologistak Martxan, Berdeak, Ugatza eta Haritzalde talde ekologistek bat egin dute ekimen horrekin. Erreserba gune horri esker, Aiako Harria Parke Naturalaren baitan dauden Añarbeko pagadi eta hariztiak babestuko lirateke. Erreserba gune horrek ere Añarbeko urtegia babestuko luke.
Ekologistek nabarmendu dute interes maila altua duela babesteko ekimen horrek, Gipuzkoa eta Bizkaiko harizti handiena delako. Horrez gain, gogorarazi dute Añarbek fauna berezia daukala: igaraba, izokina, basakatua, okila… eta horiekin batera, anfibio, narrasti, hegazti eta ugaztun espezie ugari.
Aiako Harriko inguruko udalek egindako lana ere goraipatu dute, “diru kopuru handia inbertitu dutelako, bioaniztasuna sustatzeko euren basoetan”. Hori dela eta, “koherentea” iruditzen zaie Errenteriako Udalak hartutako erabakia.
Haatik, salatu egin dute Gipuzkoako Foru hartutako jarrera, “behin eta berriro trabak jartzen dizkiotelako Añarben erreserba gunea sortzeari, ehizaren lobby-aren alde”. Jarrera horrek, “ahultasuna, loturak eta dependentzia erakusten du ehizaren federazioarekiko”.
Horrenbestez, EAJri, Rafael Uribarren Landa Eremuaren Garapenerako diputatuari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari basoen kontserbazioa eta birsorkuntza sustatzeko eskatu diote, “batik bat Natura 2000 sarearen baitan daudenak”. Gogorarazi dute egun badaudela sarearen baitan dauden guneak eta arriskuan daudenak. Hala nola, Ernio-Gatzume, Jaizkibel, Ulia eta Txingudi.
Halaber, Uribarreni eskatu diote erreserba naturalen gaineko eztabaida Natura 2000 sare osoan hedatzeko, erreserba integralak sortzeko Gipuzkoan interes komunitarioa dituzten habitat guztietan: pagadiak, hariztiak, ibaiak….