Urratsak emateko unea dela uste dute Legorburuk eta Gaskonek
Ezker abertzalearen ilegalizazio egoerarekin amaitzeko eskatuko dute larunbatean Hondarribian eta Irunen, giza-katez. Gaur aurkeztu dute ekimen bikoitza Irungo Hazia elkartean, Miren Legorburu eta Peio Gaskon Hondarribiko eta Irungo zinegotziak bertan zirela. “Mugitu behar garela, edo nahikoa mugitzen ari ez garela esaten digute”, horrela hasi du agerraldia Legorburuk, eta gogoratu du aste honetan lehendakariak berak onartu duela ezker abertzaleak “egizko mugimenduak” egin dituela. Ezker independentistaren “urratsen” aurrean Espainiako estatuaren erantzuna “ukazioa” dela iritzi du Legorburuk. Haien “bozeramalea espetxean” dagoela gogora ekarri du ere Irungo zinegotzi Peio Gaskonek.
Gaurko prentsaurrekoko deitzaileek “urratsak egiteko garaia” dela uste dute, legalizazioaren alde “giozartea mugiarazteko” unea. Horrregatik, bi hirietan egingo diren giza-kateetan parte hartzeko deia luzatu dute. Hondarribiko ekitaldia San Pedro kalean egingo dute, 13:30ean. Irungo giza-hezia, berriz, Dunboako anbulategi parean izango du abiapuntua, 19:30ean.