Gabonetan kontu handiz kontsumitzeko
Gabonak badatoz eta asko gastatzeko garaia izan ohi da. Gastu horiek hobeto antolatzen laguntzeko, Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziako kontsumo-zerbitzutik zenbait aholku eman dituzte. Nabarmendu dutenez, lehenik eta behin, gastuak planifikatu egin behar dira, gehiegi ez gastatzeko. Benetan behar ditugun gauzen zerrenda egin behar dugu, eta aurrekontu bat egin, gauza bakoitzerako gutxi gorabeherako prezio bat ezarriz. Erosketak egiterakoan, berriz, prezioak eta produktu eta zerbitzuen kalitatea alderatu behar dituzte erosleek. Janariei dagokienez, gauza jakina da janarien prezioek gora egiten dutela Gabonak iristeko zenbait aste falta direnean, eta horregatik menua aldez aurretik prestatzeko eta berritzeko —ohikoak ez diren plater alternatiboak erabiliz— proposamena egin dute Oarsoaldeatik. Jostailuak erosi aurretik ere hausnarketa egin behar dela nabarmendu dute, urtero-urtero apalategietan zokoratuta, erabili gabe, zenbat jostailu geratzen diren aintzat hartuz, edo jostailu jakin bat erostea zenbateraino den beharrezkoa baloratuz. Horren ildotik, oparitu beharreko produktu kopurua murritz daiteke, eta aldi berean etxeko txikiak anima ditzakegu erabiltzen ez dituzten jostailuak dohaintzan eman ditzaten. Jantzi eta oinetakoei dagokienez, sektore horretan eskaintza zabala izanik, behar bezala hausnartu gabe erosten dira askotan. Hortaz, erosi aurretik, benetan zer behar dugun pentsatzeko gomendioa eman dute Agentziatik. Gogoan hartu erosketaren txartela edo faktura eskatu eta gorde behar dela, produktuaren bermea den heinean. Gabonetan, inoiz baino [...]
Gabonak badatoz eta asko gastatzeko garaia izan ohi da. Gastu horiek hobeto antolatzen laguntzeko, Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziako kontsumo-zerbitzutik zenbait aholku eman dituzte.
Nabarmendu dutenez, lehenik eta behin, gastuak planifikatu egin behar dira, gehiegi ez gastatzeko. Benetan behar ditugun gauzen zerrenda egin behar dugu, eta aurrekontu bat egin, gauza bakoitzerako gutxi gorabeherako prezio bat ezarriz. Erosketak egiterakoan, berriz, prezioak eta produktu eta zerbitzuen kalitatea alderatu behar dituzte erosleek.
Janariei dagokienez, gauza jakina da janarien prezioek gora egiten dutela Gabonak iristeko zenbait aste falta direnean, eta horregatik menua aldez aurretik prestatzeko eta berritzeko —ohikoak ez diren plater alternatiboak erabiliz— proposamena egin dute Oarsoaldeatik.
Jostailuak erosi aurretik ere hausnarketa egin behar dela nabarmendu dute, urtero-urtero apalategietan zokoratuta, erabili gabe, zenbat jostailu geratzen diren aintzat hartuz, edo jostailu jakin bat erostea zenbateraino den beharrezkoa baloratuz.
Horren ildotik, oparitu beharreko produktu kopurua murritz daiteke, eta aldi berean etxeko txikiak anima ditzakegu erabiltzen ez dituzten jostailuak dohaintzan eman ditzaten.
Jantzi eta oinetakoei dagokienez, sektore horretan eskaintza zabala izanik, behar bezala hausnartu gabe erosten dira askotan. Hortaz, erosi aurretik, benetan zer behar dugun pentsatzeko gomendioa eman dute Agentziatik.
Gogoan hartu erosketaren txartela edo faktura eskatu eta gorde behar dela, produktuaren bermea den heinean.
Gabonetan, inoiz baino gehiago, murriztu, birziklatu eta berrerabili egin behar dugula ere gogorarazi dute Oarsoaldeatik.
Hala, neurriz gastatuz gero, Gabonetako garaiak ez du berebiziko gasturik ekarriko gure etxeko ekonomiarentzat, eta, horrenbestez, «urtarrileko aldapa» ez da hilabete gehiago luzatuko.