“Kanpo kaia ez da legezkoa eta ez du lanposturik ziurtatzen”
Oceana erakundea, EAEko Biologoen Elkargo ofiziala eta Pasaiako Udala kanpo kaiaren aurka agertu dira, proiektu hori “legez kontrakoa, ingumenari eraso larria eta ekonomikoki jasanezina” dela argudiatuz. Horrez gain, Portu Agintaritzak trafikoaren gainean egiten dituen aurreikuspenak ez direla errealak nabarmendu dute; are gehiago, portuaren etorkizuna arriskuan jartzen duen zorduntza garrantzitsua planteatzen da. “Kanpo kaia eraikitzearen proposamenak ez du kontsentsurik, arbuioa baizik. Gisa horretako proiektua egungo porturen baldintzak hobetzeko dagoen irtenbide bakartzat aurkezteak arduratzen gaitu”, adierazi du Maider Ziganda Pasaiako alkateak. Ricardo Aguilar Oceana erakundeko ikerketa arduradunak nabarmendu duenez, izapide administratiboak ez dira errespetatu: “Natura 2000 Sarea aurtengorako zehaztu behar zen, baina Gobernu zentralak ez du legea betetzen”. Hamabi arrazoi Hiru erakundeek hamabi arrazoi ikusten dituzte kanpo kaiaren proiektua ilegala eta inkoherentea dela argudiatzeko. Proiektuak Europako legedia ez duela betetzen irizten diote, eta Portu Agintaritzak berak egindako ingurumen ikerketak ingurumena larriki kaltetuko duela gogorarazi dute. “Onartutakoa baino eragin handiagoa izango du, ez du ingurumen izapide egokiak betetzen eta nazioarteko hitzarmenak eta politikak urratzen ditu. Gainera, Kantaurikoko ekologia balore handiak dituen guneak kaltetuko ditu”, salatu dute. Ekonomiari dagokionez, ez duela justifikaziorik eta lanposturik ziurtatzen ez duela adierazi dute. “Gauza bera gertatu zen Bilboko portua eraiki zutenean. Enplegua %40 murriztu zen”, azaldu du Javier [...]
Oceana erakundea, EAEko Biologoen Elkargo ofiziala eta Pasaiako Udala kanpo kaiaren aurka agertu dira, proiektu hori “legez kontrakoa, ingumenari eraso larria eta ekonomikoki jasanezina” dela argudiatuz. Horrez gain, Portu Agintaritzak trafikoaren gainean egiten dituen aurreikuspenak ez direla errealak nabarmendu dute; are gehiago, portuaren etorkizuna arriskuan jartzen duen zorduntza garrantzitsua planteatzen da.
“Kanpo kaia eraikitzearen proposamenak ez du kontsentsurik, arbuioa baizik. Gisa horretako proiektua egungo porturen baldintzak hobetzeko dagoen irtenbide bakartzat aurkezteak arduratzen gaitu”, adierazi du Maider Ziganda Pasaiako alkateak.
Ricardo Aguilar Oceana erakundeko ikerketa arduradunak nabarmendu duenez, izapide administratiboak ez dira errespetatu: “Natura 2000 Sarea aurtengorako zehaztu behar zen, baina Gobernu zentralak ez du legea betetzen”.
Hamabi arrazoi
Hiru erakundeek hamabi arrazoi ikusten dituzte kanpo kaiaren proiektua ilegala eta inkoherentea dela argudiatzeko. Proiektuak Europako legedia ez duela betetzen irizten diote, eta Portu Agintaritzak berak egindako ingurumen ikerketak ingurumena larriki kaltetuko duela gogorarazi dute.
“Onartutakoa baino eragin handiagoa izango du, ez du ingurumen izapide egokiak betetzen eta nazioarteko hitzarmenak eta politikak urratzen ditu. Gainera, Kantaurikoko ekologia balore handiak dituen guneak kaltetuko ditu”, salatu dute. Ekonomiari dagokionez, ez duela justifikaziorik eta lanposturik ziurtatzen ez duela adierazi dute. “Gauza bera gertatu zen Bilboko portua eraiki zutenean. Enplegua %40 murriztu zen”, azaldu du Javier Belza ingurumen ekonomista adituak.
Hurrengo pausoa, aitormena
“Kontu honetan guztian, hurrengo pausoa itsas guneen aitomena da”, azaldu du Aguilarrek. Horren haritik, Miarritze eta Donostian artean 35 kilometroko itsas korridorearen garrantzia nabarmendu dute: “Proposamen horrek legea betearazteko pausoa izango litzateke”.