Lezoaundiari buruzko liburuxka aurkeztuko dute bihar
Markesane parkeko lanak bukatzeke dauden arren, Aranzadi Zientzia Elkarteak parkean egin behar zituen lanak eginak ditu. Elkarteak liburuxka batean bildu ditu egin dituen ikerketa eta azterketak. Hala, bihar arratsaldean aurkeztuko dute liburuxka hori ...
Markesane parkeko lanak bukatzeke dauden arren, Aranzadi Zientzia Elkarteak parkean egin behar zituen lanak eginak ditu. Elkarteak liburuxka batean bildu ditu egin dituen ikerketa eta azterketak.
Hala, bihar arratsaldean aurkeztuko dute liburuxka hori udaletxeko pleno aretoan. Horretarako hitzaldia emango dute Lezoaundia. Gure herriaren sorrera ikertzen izenburupean Javi Buces Sevillan jaiotako arkeologoak eta David Zapirain historialari pasaitarrak. Lehenengoa Markesane parkeko inudsketen arduraduna izan da. Horrela, liburuxka horretan Lezoren jatorri geologikoa eta Markesane parkea kokatuta dagoen muinoaren azterketa historikoa azaltzen dute. Lezo Andia familiaren historiari errepaso txiki bat egiten diote.
Bucesen eta Zapirainen hitzaldia 20:00etan hasiko da.