2011ko aurrekontuekin Udalak duen “ardura falta” salatu du ezker abertzaleak
Errenteria-Oreretako ezker abertzaleak gobernu taldeak datorren urteko aurrekontuak tramitatzeko duen “ardura falta eta gaitasun eza” salatu du gaur. Udalen aurrekontuen tramitazioa arautzen duen Araudi Foralak dio aurrekontu berria onartzeko, zuzentzeko edo atzera botatzeko urriaren 15a baino lehenago aurkeztu behar zaiola udalbatzarrari eta urteko azken eguna baino lehenago onartu behar dela behin betiko. “Berriz ere Gobernu Taldeak ez du araudiak dioena betetzen. Urte bukaeran gaude eta laster sartuko garen 2011 urteko aurrekontuaz ez dugu hitzik entzun”, azaldu du Santi Angulo ezker abertzaleko zinegotziak. Herriko PSE-EEk, EAJk eta H1-ek gehiengoa osatzen dute Udalean, baina ezker abertzalearen iritziz, “ez dira gai aurrekontua onartzeko”. “Kontrolik gabeko gastua” Hilabete honetan udal tasak igotzea eta udaleko langileen soldatak jaistea onartu zuen udalbatzarrak gobernu taldearen aldeko bozekin. “Herritarrei tasak eta zergak igotzeko ez dute arazorik izan, baina gastu arrunta murrizteko orduan arazoak dituzte, kontrolik gabeko gastu politikoak ez dituztelako ikutu nahi”, gaineratu du Santi Angulok. Hiru urterako saneamendu plana legealdi honen bukaeran aurkeztu nahi du Udalak. “Aurrekontuak aurkezteko ez dira gai izan, baina hurrengo korporazioari dagokion erabakia hartu nahi dute orain”, esan du ezker abertzaleko kideak. Gobernu taldeak lau urtetik bitan onartu ditu aurrekontuak gehiengoa izan arren. “Udalaren egoera ekonomikoaren aurrean jarrera arduragabea erakusten du Gobernu Taldeak [...]
Errenteria-Oreretako ezker abertzaleak gobernu taldeak datorren urteko aurrekontuak tramitatzeko duen “ardura falta eta gaitasun eza” salatu du gaur.
Udalen aurrekontuen tramitazioa arautzen duen Araudi Foralak dio aurrekontu berria onartzeko, zuzentzeko edo atzera botatzeko urriaren 15a baino lehenago aurkeztu behar zaiola udalbatzarrari eta urteko azken eguna baino lehenago onartu behar dela behin betiko. “Berriz ere Gobernu Taldeak ez du araudiak dioena betetzen. Urte bukaeran gaude eta laster sartuko garen 2011 urteko aurrekontuaz ez dugu hitzik entzun”, azaldu du Santi Angulo ezker abertzaleko zinegotziak.
Herriko PSE-EEk, EAJk eta H1-ek gehiengoa osatzen dute Udalean, baina ezker abertzalearen iritziz, “ez dira gai aurrekontua onartzeko”.
“Kontrolik gabeko gastua”
Hilabete honetan udal tasak igotzea eta udaleko langileen soldatak jaistea onartu zuen udalbatzarrak gobernu taldearen aldeko bozekin. “Herritarrei tasak eta zergak igotzeko ez dute arazorik izan, baina gastu arrunta murrizteko orduan arazoak dituzte, kontrolik gabeko gastu politikoak ez dituztelako ikutu nahi”, gaineratu du Santi Angulok.
Hiru urterako saneamendu plana legealdi honen bukaeran aurkeztu nahi du Udalak. “Aurrekontuak aurkezteko ez dira gai izan, baina hurrengo korporazioari dagokion erabakia hartu nahi dute orain”, esan du ezker abertzaleko kideak.
Gobernu taldeak lau urtetik bitan onartu ditu aurrekontuak gehiengoa izan arren. “Udalaren egoera ekonomikoaren aurrean jarrera arduragabea erakusten du Gobernu Taldeak eta egoera ekonomikoa zuzentzeko neurriak ez dituzte hartzen. Ez dute proiektu politikorik aurrekontuen bidez eta horrek eragin kaltegarria du herritarrengan”, esan du Karlos Murua zinegotziak.