Josu Zubia: “Minutuak, oro har, nahiko banatuta egon dira eta horrek giroan eragin du”
Abuztuan iritsi zen Josu Zubia aretxabaltarra Trintxerpera, bertako lehen taldea entrenatzera; denboraldi hasiera zaila izan zuen arren, orain neurria hartua dio goraka ari den zuri-urdinen taldeari Denboraldiko lehen erdia bukatzeko partida baten faltan, Trintxerpek 24 puntu batu ditu eta sailkapeneko seigarren postuan da. Josu Zubia (Aretxabaleta, 1975) entrenatzailea kontent dago orain arte egindako lanarekin. Zein balantze egiten duzu denboraldiak orain arte eman duenaz? Egia esan, balantze positiboa. Taldea nahiko baldintza berezietan hartu nuen. Iñigo Celari laguntzera etorri nintzen, baina, azkenean nik hartu nuen taldearen gidaritza, abuztuaren erdialdean. Lan asko zegoen egiteko. Jokalariak ere ez nituen ezagutzen. Baina urtea nola joan den ikusita balorazioa oso positiboa da. Denboraldi hasieran zaila zenuen helburuak finkatzea, baina orain bestelakoa da egoera. Finkatu al dituzu helburuak bigarren erdiari begira? Amaierarako helbururik ez dugu jarri oraindik. Nik mutilei esan nien lehengo itzulia 24 punturekin bukatzeko saiakera egin behar genuela. Orain 24 punturekin, eta partida bat faltan, bigarren itzulian lau partida irabaziz gero, mailari eustea bermatuta izango dugu. Hori da beti lehen helburua. Hortik aurrera etortzen den guztia ongi etorria. Nolako giroa dago orain taldean? Garrantzitsuena da 25 kide garela taldean eta parte-hartze handia izan dutela jokalari guztiek. Minutuak, oro har, nahiko banatuta egon dira, eta horrek, [...]
Abuztuan iritsi zen Josu Zubia aretxabaltarra Trintxerpera, bertako lehen taldea entrenatzera; denboraldi hasiera zaila izan zuen arren, orain neurria hartua dio goraka ari den zuri-urdinen taldeari
Denboraldiko lehen erdia bukatzeko partida baten faltan, Trintxerpek 24 puntu batu ditu eta sailkapeneko seigarren postuan da. Josu Zubia (Aretxabaleta, 1975) entrenatzailea kontent dago orain arte egindako lanarekin.
Zein balantze egiten duzu denboraldiak orain arte eman duenaz?
Egia esan, balantze positiboa. Taldea nahiko baldintza berezietan hartu nuen. Iñigo Celari laguntzera etorri nintzen, baina, azkenean nik hartu nuen taldearen gidaritza, abuztuaren erdialdean. Lan asko zegoen egiteko. Jokalariak ere ez nituen ezagutzen. Baina urtea nola joan den ikusita balorazioa oso positiboa da.
Denboraldi hasieran zaila zenuen helburuak finkatzea, baina orain bestelakoa da egoera. Finkatu al dituzu helburuak bigarren erdiari begira?
Amaierarako helbururik ez dugu jarri oraindik. Nik mutilei esan nien lehengo itzulia 24 punturekin bukatzeko saiakera egin behar genuela. Orain 24 punturekin, eta partida bat faltan, bigarren itzulian lau partida irabaziz gero, mailari eustea bermatuta izango dugu. Hori da beti lehen helburua. Hortik aurrera etortzen den guztia ongi etorria.
Nolako giroa dago orain taldean?
Garrantzitsuena da 25 kide garela taldean eta parte-hartze handia izan dutela jokalari guztiek. Minutuak, oro har, nahiko banatuta egon dira, eta horrek, giroan eragin du. Batzuetan, lesioak direla eta, aukerak ere eman ditugu eta jokatu duten 25 jokalariekin oso pozik nago. Jarrera oso ona izan dute. Giro on hori zaintzea eta entrenamenduetara mundu guztia gustura etortzea, hori da niretzako garrantzitsuena. Hortik aurrera, lana ondo eginez gero, emaitzak etorriko dira.
0tik 10era bitartean zer nota jarriko zenioke taldeari?
Portaerari erreparatuta 10 jarriko nieke denei, oso jarrera ona izan dutelako denboraldiaren hasieratik hona. Jokoari erreparatuta, 7 jarriko nioke. Partida guztiak izan dira oso lehiakorrak eta jarrera oso ona izan da beti.
Lehen urtea duzu Trintxerpen. Zuk zeuk nola aurkitzen duzu zure burua taldean?
Ni Arrasate ingurutik nentorren; Arrasate, Aloña, Bergara eta inguru hartako taldeak entrenatzetik. Norbere herriko jokalariekin sortutako taldeak dira. Nik ez nekien hemen zer topatuko nuen, baina egia esan, azkenean, talde oso ona topatu dut, futbolean jokatzeko izugarrizko gogoarekin.