La Herrerako lurrak uzteko prozesuarekin hasiko da Pasaiako Portu Agintaritza
Pasaiako Portu Agintaritzak La Herrera iparraldeko eta ekialdeko lurrak uzteko prozesuarekin hasiko da. Erabakia gaur goizean hartu du Portu Agintaritzako administrazio kontseiluak. Horrela, Estatuko Portuak egin beharreko txostenak egin ondoren eta Su...
Pasaiako Portu Agintaritzak La Herrera iparraldeko eta ekialdeko lurrak uzteko prozesuarekin hasiko da. Erabakia gaur goizean hartu du Portu Agintaritzako administrazio kontseiluak. Horrela, Estatuko Portuak egin beharreko txostenak egin ondoren eta Sustapen Ministerioak erabakia sinatzean, lurrak utzi eta Jaizkibia elkartearen esku geratuko dira. “Espainiako Gobernuak diruz ematen ez duen ekarpena izango da”, azaldu du Miguel Buen Pasaiako Portu Agintaritzako presidenteak.
Egin beharreko izapide guztiak eginda, prozesuak guztira urtebete inguru iraungo duela aurreikusi dute administrazio kontseiluko kideek.
Buenen hitzetan, ekintza horrek badiaren biziberritzearen prozesuan beste pauso bat da, “modu horretan, oraingoz, biziberritzea eta portuko jarduera bateragarri egiten ditugu”.
La Herrera ekialdetik sarbide berria
La Herrera ekialdeko gunetik sarbide berria egingo dute AP-8 autobidetik portura sartzeko. “Modu horretan trafikoa arinduko da; izan ere, orain trafiko astunak Gomistegiko biribilgunetik sartzen dira portura”, adierazi du Portu Agintaritzako presidenteak.
Bestalde, administrazio kontseiluak portuko Antolamendurako Plan Berezia onartu du. “Hori onartuta, Portu Agintaritzak aukera gehiago ditu Enpresako Planean eta aurrekontuen proiektuan konprometituak dituen obrak eta inbertsioak aurrera eramateko. Portuko komunitatearentzat oso notizia ona da, eta eskualdeko herritarrentzat ere horrela dela pentsatzen dugu”.