Mariasun Landa Kazetaritza Lanen Sariak, abian
Abian da Mariasun Landa Kazetaritza Lanen sariak ekimena. Sari honen xedea gizarteko hainbat arlotan emakumeek Errenteria-Oreretari egindako ekarpenen berri emango duten kazetaritza lanak sustatzea, aitortzea eta saritzea da. Ekimen hori sustatzerako garaian, Errenteriako Berdintasun Planak jasotzen dituen helburuak hartu ditu kontuan Errenteriako Udalak. Lanak Errenteriako Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira. Horretarako epea otsailaren 4ean bukatuko da. Parte hartzeko baldintzak Lanen egileak 18 urte edo gehiago eduki behar ditu eta jatorrizkoak edota argitaratu gabeko lanak aurkeztu beharko ditu. Partaide bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu. Formatuari dagokionez, 3.000 edo 6.000 arteko karaktere kopurua izango du lanak. Makinaz idatzita egon beharko du, eta DINA 4 formatuan aurkeztuko da. Artikuluari lotutako kalitate oneko irudiak ere aurkeztu beharko dira. Gutxienez bi eta gehienez lau. Lana gutunazal itxi batean aurkeztu beharko da. Gutunazalaren aurrealdean izengoiti edo lelo bat idatzi beharko da, inoiz ez, egilearen izena. Horrez gain, lana gizonezko batena edo emakumezko batena den adierazi beharko da, eta egilea Errenterian bizi den ala ez. Beste gutunazal itxi batean egilea identifikatzen duten datuak (izen abizenak, NAN, helbidea, telefonoa, etab.) eta berari buruzko CV laburra sartuko dira beste gutunazal batean. Gutunazal honen aurrean ere, beste gutunazalaren aurrealdean idatzitako izengoiti edo lelo bera idatzi beharko da. [...]
Abian da Mariasun Landa Kazetaritza Lanen sariak ekimena. Sari honen xedea gizarteko hainbat arlotan emakumeek Errenteria-Oreretari egindako ekarpenen berri emango duten kazetaritza lanak sustatzea, aitortzea eta saritzea da. Ekimen hori sustatzerako garaian, Errenteriako Berdintasun Planak jasotzen dituen helburuak hartu ditu kontuan Errenteriako Udalak.
Lanak Errenteriako Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira. Horretarako epea otsailaren 4ean bukatuko da.
Parte hartzeko baldintzak
Lanen egileak 18 urte edo gehiago eduki behar ditu eta jatorrizkoak edota argitaratu gabeko lanak aurkeztu beharko ditu. Partaide bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu. Formatuari dagokionez, 3.000 edo 6.000 arteko karaktere kopurua izango du lanak. Makinaz idatzita egon beharko du, eta DINA 4 formatuan aurkeztuko da. Artikuluari lotutako kalitate oneko irudiak ere aurkeztu beharko dira. Gutxienez bi eta gehienez lau.
Lana gutunazal itxi batean aurkeztu beharko da. Gutunazalaren aurrealdean izengoiti edo lelo bat idatzi beharko da, inoiz ez, egilearen izena. Horrez gain, lana gizonezko batena edo emakumezko batena den adierazi beharko da, eta egilea Errenterian bizi den ala ez. Beste gutunazal itxi batean egilea identifikatzen duten datuak (izen abizenak, NAN, helbidea, telefonoa, etab.) eta berari buruzko CV laburra sartuko dira beste gutunazal batean. Gutunazal honen aurrean ere, beste gutunazalaren aurrealdean idatzitako izengoiti edo lelo bera idatzi beharko da.
Sari banaketa, martxoan
Bi sari egongo dira. Alde batetik, emakumezkoek aurkeztutako lanen artean onena sarituko da. Irabazleak 350 euroko saria jasoko du. Bestetik, berriz, gainerako lan guztien artetik onena sarituko da. Irabazleak 350 euro jasoko ditu. Bi artikulu irabazleak gainera, hurrengo urteko Oarso aldizkarian argitaratuko dira. Epaimahaiak sariren bat hutsik uzteko erabakia har dezake eta bi artikulu irabazleen artean gutxienez bat euskaraz aurkeztutako lana izango da.
Sari banaketa ekitaldia, martxoaren 8an edo data horren ospakizunen baitan egingo da. Sariak Errenteriako Udalak emango ditu Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluaren bitartez.