San Silbestre lasterketan, trafiko aldaketak
San Silbestre Eguneko lasterketarako entrenatzen aritu direnek gaur dute egun handia, arratsaldeko bostetan hasiko baitira korrika. Lasterketak, baina, autoa edota autobusa hartu behar dutenengan eragina izango du, Nafarroa etorbidea moztuta egongo bai...
San Silbestre Eguneko lasterketarako entrenatzen aritu direnek gaur dute egun handia, arratsaldeko bostetan hasiko baitira korrika. Lasterketak, baina, autoa edota autobusa hartu behar dutenengan eragina izango du, Nafarroa etorbidea moztuta egongo baita Galizia biribilgunetik Matxaingo biribilguneraino. 16:25etik 18:00etara egongo da egoera horretan.
Horrenbestez, autobusak ibilbidea aldatzera behartuta egongo dira. Horrek Oiartzun-Donostia H2 autobus lineari eta herriko autobusari eragingo die, eta geltoki batzuk kenduko dituzte: Zumardikoa (H2, U22, U33 eta U7), Gabierrotakoa (H2 eta U22), Niessen merkataritza zentrokoa (U22, U33 eta U7) eta Fanderiako pasealekuko 1. zenbakikoa (U22 eta U7).
Morrongilleta edota Xenpelar kaleetako geltokietan geratzen diren herriko autobusak, berriz, Tulle kaleko 1. zenbakian geldituko dira trafikoa moztuta dagoen bitartean.
Urte Zaharreko autobusak
Iparbus autobus konpainiak, bestalde, Urte Zaharreko ordutegien berri eman du, eta jarraian azaltzen direnak izango dira azkenengo zerbitzuak: Alaberga-Gerontologikoa 19:40ean; Fanderia-Perurena 19:50ean; Galtzaraborda-Pontika 20:25ean; Fanderia-Lartzabal eta Agustinak-Zamalbide 20:30ean; eta Lartzabal-Kaputxinoak-Beraun-Xenpelar 20:35ean.
Donostiara joateko azken zerbitzua Urte Zaharrean 20:30ean izango da H1 Donibane-Donostia eta Donostia-Donibane lineatan; Donibane-Errenteria linean, 20:50ean eta H2 Donostia-Oiartzun eta Oiartzun-Donostia lineatan, berriz, 20:30ean.