Urte Zaharreko Krosa antolatu du Txabol Sotoak
Urte Zaharreko Krosa jokatuko da bihar goizean Pasai Antxon. Txabol Sotoak antolatu du lasterketa, Pasaia-Lezo Lizeoko guraso taldeak, hirugarrenez. 6 urtetik 13ra arteko haurrek eta gazteek parte har dezakete lasterketan eta korrika irten nahi dutenek...
Urte Zaharreko Krosa jokatuko da bihar goizean Pasai Antxon. Txabol Sotoak antolatu du lasterketa, Pasaia-Lezo Lizeoko guraso taldeak, hirugarrenez. 6 urtetik 13ra arteko haurrek eta gazteek parte har dezakete lasterketan eta korrika irten nahi dutenek gaur bertan eman dezakete izena lasterketa hasi eta ordu erdi lehenagora arte.
Lau ibilbide, adinaren arabera antolatutako bost mailentzat
Proba goizeko 12:00etan hasiko da. Irteten lehenak 6 urte arteko neska-mutilak izango dira. Zumalakarregi kalean korri egin beharko dute txikienek.
Ondoren, 12:10etik aurrera, 6 eta 7 urte bitartekoak irtengo dira. Hauek ibilibide luzeagoa osatu beharko dute. Guztira 450 metro egin beharko dituzte Zumalakarregi, Eskalantegi, Oarso, Hamarretxeta eta Blas de Lezo kaleen barrena, berriro ere Zumalakarregi kalean bukatzeko.
8 eta 9 urte bitarteko Benjaminak izango dira korrika irtengo diren hurrengoak. Aurrekoen ibilbide bera egin beharko dute.
Ondoren, Alebinen txanda izango da. 10 eta 11 urteko neska-mutilek 600 metroko lasterketa osatuko dute, Zumalakarregi, Eskalantegi, Kupeldegi, Hamarretxeta, Blas de Lezo eta Zumalakarregi kaleak zeharkatuz.
Azkenik 12 eta 13 urteko Haurren Mailakoak irtengo dira. 700 metro korri beharko dituzte, ondoren zehazten den ibilbidean: Zumalakarregi, Eskalantegi, Hamarretxeta, Blas de Lezo eta Zumalakarregi.
Antolatzaileek esan dutenez, parte-hartzaile guztiei elastikoa oparituko diete, eta lasterketako lehenbiziko hirurentzat opariak izango direla iragarri dute.