
Itsas Gela elkartearen eskutik Jaizkibelgo ekialdeko itsasertza ezagutzeko irteera izango da gaur. Azterkosta egitasmoaren baitan antolatutako txangoa da, oinez egitekoa, eta helduek eta haurrek parte har dezakete, doan. Berez, abenduaren 22an eta 23an...

Pasa den igandean Laguntasuna erretiratuen elkarteak III. Umeentzako Pintura Lehiaketako sariak banatu zituen. Hala, 8 urtetik beherakoen atalean Nerea Hernanen margolana izan zen epaimahaiaren arabera, onena. Bigarren Imanol Beraza geratu zen, eta hir...

Erreginek kenduko diete protagonismoa Errege Magoei gaur gauean. Behintzat, Errenteria-Oreretan, eta zehazki, Landare elkartean. Erregeak lanean ari diren bitartean, erreginek festa giroa jarriko dute tabernan hara hurbiltzen diren denek gauaz goza dezaten. Izan ere, erregeena baino Erreginen Gaua izango da gaurkoa. Eta ez dira nolanahiko erreginak bilduko Landaren. Taularatuko diren izar guztietan distiratsuenak Yogurinha Borova eta La Prohibida izango dira. Horiekin batera La Kortxos eta Bielorrusiarrek parranda giroa jarriko dute gauerditik goizaldera arte. Gaua osorik igarotzeko, baina, indarrak hartu behar izaten dira, eta horretan ere pentsatu dute antolatzaileek. Beraz, afariarekin hasiko da festa. 21:30ean jarri dute hitzordua, eta hara joan nahi duenak 12 euroan lor ditzake sarrerak Landare elkartean bertan. Mirenkendutik erreginetara Batik bat herriko gay-en eta lesbianen mugimendua dabil Erreginen Gaua antolatzen, eta iaz sortu zitzaien lehenengo aldiz egiteko aukera. Aurretik, baina, antzeko beste ekimenak ere egin dituzte, eta horien artean ezagunena Mirenkenduen Jaia da. Herria, baina, txiki geratu zitzaien eta Donostiako Doka antzokira eraman behar izan zuten. Guztia duela bost urte Santi Vicente Altxu (herriko gay eta lesbianen mugimenduaren sustatzaile nagusienetakoa) hil ostean hasi zen mugitzen. Altxuren omenezko jaia antolatu zuten, eta hortik etorri ziren beste jaiak. Erreginen Gaua erregeen gauari kontrajartzen zaio. Antolatzaileen arabera, herritar guztien alde [...]

Errege kabalgatak izango dira gaur eguneko protagonistak. Etxeko txikienen gozamenerako, arratsean han eta hemen ibiliko dira Gaspar, Meltxor eta Baltasar, hamaika laguntzailerekin, gutunak biltzen. Pasaiako lehen geltokia Trintxerpen izango dute erregeek. Itsasoz iritsiko dira, 16:45ean, eta handik zuzenean alkateordetzara joango dira, 17:00etatik aurrera txikien gutunak jasotzeko. Kabalgata 19:15ean irtengo da Gudarien Enparantzatik. Donibanen, 18:30ean abiatuko da kabalgata Meipitik. Erregeek danbor-jole, arrantzale, baserritar eta barrutiko gainerako ordezkariekin batera Donibaneko kaleak zeharkatuko dituzte, gozokiak banatuz Santiago Plazara iritsi artean. Plazan jaiotza biziduna izango dute zain. Kabalgata bukatu eta gero, haurrek erregeak agurtzeko aukera izango dute, eta baita euren eskutitzak emateko ere. San Pedron, Gatzagatik irtengo da kabalgata, 19:00etan. Pobladoa eta Zamatete zeharkatu ondoren, erdialdera jaitsi eta Torreatzerainoko itzulia egingo dute, azkenik,elizaren atzealdean geratu eta oholtzan txikien eskutitzak hartzeko. Antxoko kabalgata 19:00etan irtengo da baita ere, Luzuriagatik. Barrutiari bira emango diote erregeek, zaldian, ondoren Kultur Etxean bildu eta haurren eskutitzak jasotzeko.