Hitzaren gaurko alean azaltzen denez, ELAk irabazi ditu Lezoko Udaleko hauteskunde sindikalak. Hala ere, funtzionarioen artean izan da irabazlea (23 boto lortu dituzte eta 22, berriz, LABek), baina funtzionario ez diren laboralek LABeko ordezkari bat h...
Daihatsu auto fabrikatzaile japoniarrak jakinarazi duenez, Europako merkatua eta bertako bere jarduera guztiz utziko ditu 2013an. Herrian dauka kontzesionarioetako bat. 2010ean 45 auto saldu zituen enpresak, eta salmentek, orokorrean, %60 egin dute beh...
Espainiako estatuko mizpira hazirik aspaldikoenak aurkitu zituen Arkeolanek Hondarribian, 2002 eta 2004 urte bitartean Panpinot kalean eta Lazabal lursailean eginiko indusketa lanetan. Hala eman du jakitera Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluak (CSIC). Guztira, 86 mizpira ale eta beste hainbat fruta eta fruitu idorren haziak agertu ziren, erdi aroko zabortegi batean guztiak. Beste sei irasagar ale ere azaldu ziren, gainera, alboko putzu beltz batean, horiek ere penintsulako zaharrenak.
Gaur zabalduko dute Donibanen erretiratuen egoitzako taberna eta honekin instalakuntzak martxa bete-betean direla esan daiteke. Lehengo urrian inauguratu zuten egoitza, baina hainbat gora behera tarteko, taberna itxita izan da gaur arte. Edariak ez ezi...
Girizia elkarteak, Euskal Herriko VIII. Pala txapelketa irekia antolatu du. Azken urte hauetan bezala, EHPKren, (Euskal Herriko Pilota Konfederazioa) oniritziarekin. Txapelketan parte hartzeko, euskal pilota federazioaren edo E.H.P.Kren lizentzia beha...
Hiri mantenurako ibilgailu elektriko berriak aurkeztu ditu gaur goizean Errenteriako Udalak udaletxeko arkupetan. Lau ibilgailu berri dira eta eguneroko mantenu lanetarako erabiliko dituztela adierazi du Juan Carlos Merino alkateak. Errenteriako Udala...
Biharko, bertsolaritzaz gozatzeko Hamaika Bertute eguna antolatuta zuten herrian. Parte-hartzaileetako baten aita atzo hil zela eta, ekimena bertan behera uztea erabaki dute.
Berri Pilota Txapelketa gaur hasiko da, laugarren aldiz, eta Oiarpeko pilotariek lehenengo kanporaketa jokatuko dute. 21:00etan, Oiarpe Txarutaren (Baztan) kontra lehiatuko da. Kadeteeetan Ugalde II-Imaz/Untxalo-Trantxe ariko dira elkarren kontra;...
Udalak eta Behemendi Elkarteak Gurutzeko auzo-bizitza indartzeko eta bultzatzeko aurrera daramaten Berpiztu programaren baitan, auzotarrekin bilera antolatu dute hilaren 20rako (datorren ostegunerako). Bilera 19:00etan izango da Bizardia Elkartean, Urkiri Salaberria programaren suspertzailearekin. Oraingoan, auzoko baserri eta etxeen zerrenda auzotarrekin batera errepasatzea da asmo nagusietako bat. Hau da Berpiztu programak darabilen Gurutzeko baserri eta etxeen zerrenda: Aia bide etxea Aiazpi etxea Aizabe baserria Aldako baserria Aldakozarra baserria Aldeko Gaztelu etxea Alemandegi etxea Altzi Berri etxea Altzi Gain etxea Altzi zaharra (Algorrieta) baserria Amets etxea Ameztoi baserria Ameztoieta berri baserria Ameztoieta zaharra baserria Anderregi etxea Andrerregi baserria Antsilles etxea Antsilles berri baserria Anziola etxea Arantzazuene baserria Aritz Alde etxea Arkaitzlepo baserria Arkale Berri baserria Arkale Txiki etxea Arkale Zaharra baserria Arkaleatze etxea Arkale-azpi etxea Arpidetxiki baserria Azerigorri baserria Babilonia baserria Bautista Enea baserria Beheko Antsilles baserria Borrokazelaieta baserria Borruaga Txiki baserria Casla etxea Eastegi etxea Egutera baserria Egutera etxea Egutera Gain baserria Eguzkialde etxea Ertxin baserria Etxaun etxea Etxe-argia etxea Feloaga Berri baserria Garo Gain etxea Gaztelu Atzea etxea Gentsa etxea Goiko Antsilles baserria Goiko Zelaia (Pikogarate) etxea Guadalupe baserria Gure Ametsa (Arkale bidea) etxea Guretzat etxea Gurutz Bide etxea Gurutze Berri jatetxea Gurutze Berri etxea Gurutzetxiki etxea Hurritzarte etxea Iparragirre baserria [...]
Partida zaila jokatuko du bihar arratsaldean Allerru-Algeposak. Izan ere, Zierbena liderra jasoko dute Bekoerrotan, 18:00etatik aurrera. Lehen itzulia jokatu dute jada eta asteburu honetakoa da bigarren itzuliko lehenengo partida. Allerru-Algeposak bol...
Krisiari erantzuteko neurri iraultzaileak proposatuko dituzte asteartean, urtarrilak 18, Askapena erakunde internazionalistak Hazia kultur elkartean antolatuta duen hitzaldian. Krisi globalaren aurrean, errebolta globala izenburupean, 19:00etan hasiko ...
San Pedroko tabernarik enblematikoenetako bat itxi egin dute. Bodegoian ez dituzte aurrerantzean txikitorik zerbitzatuko, urtetan barra gobernu duten Jose Maria Gartziandiak eta Maribel Telleriak ixtea erabaki dutelako. Denda, baina, zabalik mantenduko dute. 1958ean hasi ziren Gartziandia eta Telleria senar-emazteak bodegoian lanean, eta ordutik barraren bestaldetik, herriaren bilakaeraren lekuko izan dira lehorretik kostaldera etorritako goierritarrak. Bodegoia beraren paretak ere herriko iraganaren erakusgarri aberatsa dira, han zintzilik dauden hamaika koadro eta bestelako objektu bitxiren bidez. Bodegoia poteorako jomuga estimatua izateaz gain, Aupa Etxebeste filmarentzako eta Wazemank telebista saioarentzako eszenatoki ere izan da.
16:30etik aurrera, urtarrileko urtebetetzeak ospatuko dituzte Abaraxka Udal Ludotekan. Horretarako, sukaldaritza landuko dute: palmerak eta txokolatea egingo dituzte.
Pasaiako Trintxer Kirol Elkarteak antolatuta, Hockey 7ko txapelketako lehen saioa izango da bihar, Andonaegin (Trintxerpe). Real Sociedad, Lagunak, Atlético San Sebastián, San Tomas Lizeoa eta Trintxer taldeak izango dira lehian. Lehenengo partidetan...
Gabonen ostean, bigarren eskuko azoka berreskuratuko dute igande honetan. Ohi bezala, postuak Gamon Zumardian jarriko dituzte goizeko hamarretatik arratsaldeko ordubiak bitartean. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, hilero egiten den azoka da, hileko hi...
Udalaren izenean, adinekoen kontrako iruzurrak egiten ari direla ohartarazi du Udaltzaingoak. Jakinarazi duenez, aste honetan adineko baten salaketa jaso dute: “Pertsona horri gazte batek bisitatu zion esanez Udaleko langilea zela, eta gizarte ze...
Espainiako armadako lau militarrek Mikel Martin Zutik-eko eta EHGAMeko militantea jipoitu zutela sei urte bete direnean, Donostiako auzitegiak gertakarien inguruko epaia jakinarazi du: bina urteko espetxe zigorra eta 300na euroko isuna bi akusaturi, eta 4.500na euroko isuna beste biei. Martinen testigantza «oso koherentea» dela argudiatuta, ontzat hartu du epaileak biktimak kontatutakoa. Nahiz eta ezarritako zigorrak Martinen abokatuak eskatutakoak baino txikiagoak diren —hiru urteko zigorra eskatzen zuen bi akusaturentzat—, pozik da Martin: «Berandu bada ere, justizia egiten ari da». Nola baloratzen duzu epaia? Garrantzitsuena da azkenean epai bat badagoela, eta seigarren urteurrenaren egunean, gainera. Hiru gauza nabarmendu nahi ditut epaiaren harira. Lehena, garrantzitsuena, Jose Bono Espainiako Defentsa ministro zenak erasoaren biharamunean Espainiako telebistan zalantzan jarri zuen nire testigantza. Galdetu nahiko nioke Bonori ea, epaia eskuan izanda, zalantzak dituen oraindik ere. Esan zuena zuzentzeko eskatuko nioke. Bigarrena, hainbeste denbora eta gero, lortu dugula nahi genuena, alegia erantzunik gabeko erasorik ez egotea. Eta, hirugarrena, inpunitatea haustea lortu dugu; lau harroputz horiek uste zuten militarrak izateagatik edozer egin zezaketela, inork ezer esan gabe. Ez nago erabat pozik, gure zigor eskaera handiagoa baitzen, baino nahikoa hurbiltzen zaio. Nire testigantza sinestea eta haien asmakizuna atzera botatzea izan da niretzat garrantzitsuena. Errekurtsoa jartzeko asmorik al duzue? Gaur [...]
Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Joel Rodriguezen eskutik, zinema eta DVD estreinaldiak.. 11:30ean: Eltze tartin. 12:10ean: Aralar alderdi politikoko Gipuzkoako koordinatzailea eta legebiltzarkidea den Aintzane Ezenarro izang...