
Antxoko sarrera egokitzeko lanak nahiko aurreratuta daude, erreka zeharkatzeko zubia itxura hartzen doa. Lurra, ordea, kutsatuta topatu zuten eta lanak atzeratu egin ziren. Gipuzkoako Foru Aldunditik baieztatu dutenez, martxorako bukatuko dituzte lanak...

Kultura sailak inauterietako kartel lehiaketa antolatu du, non edozein pertsonak parte hartu ahal izango duen. Erabiliko duten teknika librea izango da, hau da, margoa, marrazkia, kollage… eta lanak derrigorrez jatorrizkoak izan behar dute. Inauteria...

Aurtengo Itsasaldia, Euskal Itsasoen Jaialdia, Bilbon egingo da Itsas Gela eta Itsasplanet elkarteek Bilboko Itsasadarra Itsas Museoarekin egin duten elkarlan hitzarmenari esker. Hortaz, San Pedron egon ohi den Mater ontzi-museoak Bilbora bidaiatuko du...

Egungo euskal kantagintzan oinarritutako jazz emanaldia eskainiko dute Iñaki Salvador pianojoleak eta Ainara Ortega abeslariak, hilaren 23an, igandean, 19:30etan Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan. Kantaginjazz formatoan, euskal abeslarien lanak moldatuko dituzte, jazzistikoak bihurtuz. Iñaki Salvadorrek bere musika ibilbidean zehar euskal kantagintzako hainbat izen handien alboan lan egin du pianojole, soinujole eta moldatzaile gisa. Mikel Laboarekin 25 urtez izandako harremanaz gain, Salvadorren esku profesionala hainbat talde eta bakarlarik izan dute grabaketa edo kontzertuetarako, hala nola Oskorri, Mikel Markez, Mikel Urdangarin, Amaia Zubiria, Xabier Euzkitze, Imanol, Egan, Urko, Gorka Knörr, Txomin Artola eta Xabier Amuriza, beste batzuen artean. Bere ibilbide pertsonalean ere beti izan du lan ibilbide irekia beti ere euskal kantari adi egonik, bai tradizionalei eta baita egile kontenporaneoei ere. Proposamen berri honetan Ainara Ortegaren ahotsarekin batera egungo euskal kantagintzako zenbait abesti jazz kutsuan entzun daitezke, haien artean Mikel Laboarenak, Benito Lertxundi, Xaber Lete, Mikel Markez, Amaia Zubiria, Juan Carlos Pérez, edota Jabier Muguruzarenak.

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Oiartzungo Udalaren tartea. 11:30ean: Metaziyan bila atala. 12:10ean: Elkarrizketa: Xanet Arozena. Gaia: aurrekontuak 2011. 13:15ean: Kirolez Blai! Gonbidatuak: David Zurutuza Realko jokalaria...

Amaia Arriaran ipuin kontalariak Zai, Zoe, Bele kontakizuna aurkeztuko du gaur, urtarrilaren 19an, 17:30etik aurrera, Ikust Alaia udal liburutegian. 4 eta 7 urte bitarteko haurentzako egokia da.