Aurrekontu proiektuaren bigarren saioa, gaur
Pasaiako Udalak martxan jarri duen aurrekontuen proiektuaren gainean eztabaidatzeko bigarren bilera egingo dute gaur herritarrekin. Trintxerpeko alkateordetzan izango da, 20:00etan. Joan den astean lehen bilera egin zuten eta hogei herritar inguru bild...
Pasaiako Udalak martxan jarri duen aurrekontuen proiektuaren gainean eztabaidatzeko bigarren bilera egingo dute gaur herritarrekin. Trintxerpeko alkateordetzan izango da, 20:00etan.
Joan den astean lehen bilera egin zuten eta hogei herritar inguru bildu ziren. Maider Ziganda alkateak proiektuaren nondik norakoak azaldu zituen eta gaur herritarrek ekarpenak egiteko aukera izango dute. Otsailaren 15ean udalbatzarra egingo dute eta gainontzeko alderdiekin gaiaz eztabaidatuko dute.
Proiektuaren berri jakin nahi duenak Udalaren webgunean du aukera. Ekarpenak egin nahi izanez gero, udaletxera bertara hurbil daiteke (Arizabalo jauregia, Donibane), pasaialanduz@pasaia.net helbide elektronikora mezua bidali edo bilerara azaldu.