Beltzeniako lokaztiak ezagutzeko irteera antolatu dute asteazkenean
Munduko Hezeguneen Egunarekin bateginez, hainbat ekintza antolatu dituzte Behe Bidason etzirako, otsailaren 2rako, horietatik bi Hendaian. Goizean, Beltzeniako lokaztiak ezagutzeko hiru orduko irteera antolatu dute; ornitologiara hurbiltzeko asmoa dutenentzat bereziki interesgarria izango da. 09:00etan abiatuko da txangoa, Badiako etorbideko Jean Moulin biribilguneko behatokitik. Arratsaldez hitzaldi bat emango dute Nekatoenean, Gure estuarioaren aberastasun ezkutatuak eta etorkizuna izenburupean, 18:00etan. Bi ekitaldiak IAEZI Euskal Itsasbazterrak antolatu ditu eta frantsesez emango dira (izena aldez aurretik ematea gomendatzen da: 0559-20 37 20).