Gernika plaza inguruaren egoeraz ohartarazi du EBk
Iztietako Gernikako plaza eta ingurua hondatuta daudela salatu du Ezker Batuak (EB), eta horrenbestez, Udalari neurriak hartzeko eskatu dio. Batik bat Lekuona okindegia zegoen egoitzaren egoera iruditu zaio larriena, eta hori, gainera, Udalarena dela z...
Iztietako Gernikako plaza eta ingurua hondatuta daudela salatu du Ezker Batuak (EB), eta horrenbestez, Udalari neurriak hartzeko eskatu dio. Batik bat Lekuona okindegia zegoen egoitzaren egoera iruditu zaio larriena, eta hori, gainera, Udalarena dela zehaztu du. Horrez gain, bertan liburutegia egitekoak zirela gogorarazi du.
“Pasa den urte bukaeran hainbat kristal hautsi zituzten, eta denbora luzez han egon ziren arrastoak, eta oraindik ere bateren bat aurki daiteke”, adierazi du EBk. Gaineratu du kristal gehiago jausteko arriskua ere handia dela: “Gogorarazi behar da egoitzaren inguruan eskolaurreko zentro bat eta parke bat daudela”. Horrenbestez, etxaurretik jausi diren (eta jausi daitezkeen) kristalak eta bestelako elementuak kentzeko eskatu dio Udalari.
Etxera bertara jendea sartzen dela ere jakinarazi du EBk eta zerbait gertatuz gero horren ardura Udalarena izango den galdegin du.
Olibeteko TAO aparkalekuaren egoera ere kritikatu du udal taldeak: “Gaizki asfaltatutakoa, garbiketa beharra, putzuak… kontuan hartzeko modukoa da, bertan aparkatu behar dutenek ordaindu egin behar dutelako”.
Gernika plaza bera ere hondatuta dago, EBren ustez: “Putzuak, zikinkeria, baldosen gainean agertzen den belarra…”.
Guzti horren aurrean egoerari buelta emateko eskatu dio batetik Udalari. eta bestetik, berriz, inguru horretan neurririk hartu ez izana azaltzeko.