Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizarteaPolitika

Gernikako Akordioa bere egin du Udal Gobernu Taldeak

Urteko lehendabiziko udalbatzarra izan zen pasa den asteazkenean. Bertan, Gernikako Akordio gisa ezagutzen den mozioa onartu zuen udalbatzarrak gehiengoz, Gobernu Taldearen aldeko botoekin: «Normalizazio politikorako prozesu demokratiko bat abiatu dadin lehenengo urratserako ahalegina da testua». Besteak beste, «eskubide guztien aitortza; ETAk nazioarteko komunitateak egiaztatzeko moduko su-eten iraunkor eta aldebakarrekoa aldarrikatzea; euskal preso politikoen kontra aplikatzen den espetxe politika etetea; nazioarteko begiraleen parte-hartzea; jurisdikzio eta epaitegi bereziak indargabetzea; jarduera politikoagatik epaitu diren pertsona eta erakundeen aurkako prozesuak berraztertzea» eskatzen du akordioak. Euskal Herriko gatazka armatua eta politikoa gainditzeko bide baketsuak soilik erabiltzea babesten du mozioak eta elkarrizketa eta negoziazio politikoa Euskal Herriko gatazka buka dadin. Oiartzungo Aralar, EA, Ezker Abertzalea, ESK, LAB, Amnistiaren Aldeko Mugimendua, Etxerat, Gazte Independentistak eta Ikasle Abertzaleak-ek aurkeztu zuten mozioa. Gobernu Taldearen izenean, Pavel Viñas zinegotziak hitz egin zuen: «Erakunde publikook ere urratsak eman behar ditugu. Konponbiderako eskubidea dugu, eta herritarren indar metaketa gakoa da». OiartzunBai abstenitu egin zen: «Akordio honek puntu positiboak baditu, baina ETAk aldebakarretik eta baldintzarik gabe armak uzten ez dituen bitartean ezinezkoa da guk bat egitea». Gainerako gai guztiak ahobatez onartu zituzten zinegotziek. Tartean, Udal Ikastola Partzuergoari aurten egingo zaion diru ekarpena (guztira, 670.500 euro). Zerrendaz kanpo, ondasun publikoa berreskuratzeko tramiteak martxan jartzea [...]

oiartzungo hitza
Oarsoaldea
2011/01/31

Urteko lehendabiziko udalbatzarra izan zen pasa den asteazkenean. Bertan, Gernikako Akordio gisa ezagutzen den mozioa onartu zuen udalbatzarrak gehiengoz, Gobernu Taldearen aldeko botoekin: «Normalizazio politikorako prozesu demokratiko bat abiatu dadin lehenengo urratserako ahalegina da testua».

Besteak beste, «eskubide guztien aitortza; ETAk nazioarteko komunitateak egiaztatzeko moduko su-eten iraunkor eta aldebakarrekoa aldarrikatzea; euskal preso politikoen kontra aplikatzen den espetxe politika etetea; nazioarteko begiraleen parte-hartzea; jurisdikzio eta epaitegi bereziak indargabetzea; jarduera politikoagatik epaitu diren pertsona eta erakundeen aurkako prozesuak berraztertzea» eskatzen du akordioak.

Euskal Herriko gatazka armatua eta politikoa gainditzeko bide baketsuak soilik erabiltzea babesten du mozioak eta elkarrizketa eta negoziazio politikoa Euskal Herriko gatazka buka dadin. Oiartzungo Aralar, EA, Ezker Abertzalea, ESK, LAB, Amnistiaren Aldeko Mugimendua, Etxerat, Gazte Independentistak eta Ikasle Abertzaleak-ek aurkeztu zuten mozioa.

Gobernu Taldearen izenean, Pavel Viñas zinegotziak hitz egin zuen: «Erakunde publikook ere urratsak eman behar ditugu. Konponbiderako eskubidea dugu, eta herritarren indar metaketa gakoa da».

OiartzunBai abstenitu egin zen: «Akordio honek puntu positiboak baditu, baina ETAk aldebakarretik eta baldintzarik gabe armak uzten ez dituen bitartean ezinezkoa da guk bat egitea».

Gainerako gai guztiak ahobatez onartu zituzten zinegotziek. Tartean, Udal Ikastola Partzuergoari aurten egingo zaion diru ekarpena (guztira, 670.500 euro). Zerrendaz kanpo, ondasun publikoa berreskuratzeko tramiteak martxan jartzea erabaki zen. «Izan ere, Bidegik A-8aren ondoan Iberdrolaren kutxatila eta transformadorea jartzean herribidea bereganatu du, baimenik gabe», jakinarazi zuten.

Era berean, Aitor Etxeberria alkateak eskatuta, idazkariak Kode Etikoa betez, Alkatetzako urtarrileko dieta eta ordezkapen gastuen berri eman zuen. Guztira, 1.137 euro gastatu ditu Alkatetzak hilabete horretan, «guztiak urteko harpidetzak ordaintzen».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.