Iaz jaiotakoengatik zuhaitz aldaketarako izen emate epea irekita
Irungo Udalak jakinarazi du Haur bat, zuhaitz bat zuhaitz aldaketan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dagoela. 2010ean jaiotako haurren gurasoei zuzendutako ekimena da. “Ekimen honen bitartez jaioberrien testigantza bat utzi nahi da eta, ...
Irungo Udalak jakinarazi du Haur bat, zuhaitz bat zuhaitz aldaketan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dagoela. 2010ean jaiotako haurren gurasoei zuzendutako ekimena da. “Ekimen honen bitartez jaioberrien testigantza bat utzi nahi da eta, gainera, basoberritzeko eta gure inguru naturala zaintzearekin sentsibilizatzeko beste ekimen batzuk babestu”, azaldu dute udaletik. Izena emateko epea bihar zabaltzen da, otsailaren 1ean, eta hilaren 12a arte irekita egongo da. Horretarako 010 telefonora hots egin edo Herritarren Arretarako Zerbitzuko (HAZ) bulegora hurbildu behar da. Abuztutik banatu diren fitxak bete dituztenek ez dute berriz ere izena eman beharrik. Parte hartzeko interesa agertu duten gurasoei gutun bat bidaliko zaie etxera eta bertan adieraziko zaie beraien haritza zein txandatan eta zein toki zehatzean landatu beharko duten.
Aurtengo Haur bat, zuhaitz bat ekitaldia martxoaren 19ean, larunbata, egingo da San Martzial mendiko zelaigunean. Aurten aldatuko diren zuhaitzak haritzak izango dira. 2003an antolatu zuten aurrenekoz zuhaitz landaketa, eta urtetik urtera parte hartzaileen kopurua handituz joan da.