Lezoko Hitza 2011-01-31 17:40:30
Arantza Tapia Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketa Saileko ahalduna herritarrekin bilduko da bihar arratsaldean Lezoko Kultura Aretoan, 18:30etik aurrera. Foru erakundeak azken hiru urteetan landu duen Kudeaketa Planaren be...
Arantza Tapia Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketa Saileko ahalduna herritarrekin bilduko da bihar arratsaldean Lezoko Kultura Aretoan, 18:30etik aurrera.
Foru erakundeak azken hiru urteetan landu duen Kudeaketa Planaren berri emango du Tapiak. Ondoren, bertan bilduko direnek euren iritzia eman ahal izango dute. Hala ere, bileran parte hartzeko lehendabizi 943 11 23 37 telefono zenbakira deitu behar izango dute edo, bestela, gipuzkoaeraikitzen@gipuzkoaeraikitzen.net webgunera bidal dezakete.
Aldundiak adierazi duenez, Gipuzkoa Eraikitzen ekimenaren baitan herritarrekin bildu eta bilduko dira diputatuak, hainbat udalerrietan. Erakundearen arabera, bilera horien helburua “era guztietako taldeekin eta herritarrekin elkartzea eta zuzenean haien ekarpenak eta iritziak jasotzea” da.
Kudeaketa Planaren helburuak
Hein berean, Kudeaketa Planaren beraren helburuak zeintzuk diren azaldu ditu Aldundiak: mugikortasun aurreratua eta komunikazio azpiegiturak indartzea; lurralde oreka mantentzea eta zaintzea; gure nortasuna eta kultura babestea; gipuzkoarren ongizatea bermatzea; lehikortasuna handitzea eta bakea eta normalizazioa lortzea
Ekitaldietara joaten direnei galdetegia eman diete. Informazio gehiago nahi duenak www.gipuzkoapartehartzen.net webgunea bisita dezake.