Plataforma: «Datu ofizialek atez atekoaren porrota adierazten dute»
Oiartzunen Hondakin Bilketa Arrazionalaren Aldeko Plataformak dio atez atekoaren porrota adierazten dutela datu ofizialek. Era berean, kritikatu du oraindik ez duela Udal Gobernu Taldearen berririk, eta «herritarrak behar bezala» informatu behar direla. Plataformako zenbait kidek, San Markoseko Mankomunitatearen web orrian argitaratutako tauletako datuetan oinarrituta, Oiartzungo bilketa datuen inguruko azterketa bat egin dute eta atez ateko sistemaren porrota argia dela diote: «Argi utzi nahi dugu datu ofizial hauek bakarrik eskuratu ahal izan ditugula eta gainera, San Markoseko zuzendaritzaren aldaketa gauzatu aurretik emandakoak direla, beraz, inondik ere ezin dute izan atez ateko bilketaren aurkako joerakoak. Plataformaren ustez argi eta garbi uzten dute datuok herritarren baimenik gabe inposatu zaigun zabor bilketa sistemaren porrota». Porrota dela diote, zaborra desagertzen delako. «Egia da, 2010eko ekainean Oiartzunen bildu zen zabor guztiaren %82,7 bildu zen gaika, baina ezin dugu ahaztu 2009an baino 154 tona gutxiago jaso zirela», kritikatu dute. San Markoseko datu horien arabera, «ekainean zaborraren %39,7 desagertu zen, uztailean, %42,6 eta abuztuan %42». «%49,8 bildu da gaika» Beraz, Plataformaren esanetan, 2010eko ekainean, gaika bildu zen %82,7 ez da benetazko datua: «Egiazko datuak esaten du %49,8 baino ez dela bildu gaika, Gobernuak esaten dituen datuetatik oso-oso urruti». Plataformaren arabera, gainera, denbora aurrera doan heinean okerrera doaz datuak, [...]
Oiartzunen Hondakin Bilketa Arrazionalaren Aldeko Plataformak dio atez atekoaren porrota adierazten dutela datu ofizialek. Era berean, kritikatu du oraindik ez duela Udal Gobernu Taldearen berririk, eta «herritarrak behar bezala» informatu behar direla.
Plataformako zenbait kidek, San Markoseko Mankomunitatearen web orrian argitaratutako tauletako datuetan oinarrituta, Oiartzungo bilketa datuen inguruko azterketa bat egin dute eta atez ateko sistemaren porrota argia dela diote: «Argi utzi nahi dugu datu ofizial hauek bakarrik eskuratu ahal izan ditugula eta gainera, San Markoseko zuzendaritzaren aldaketa gauzatu aurretik emandakoak direla, beraz, inondik ere ezin dute izan atez ateko bilketaren aurkako joerakoak. Plataformaren ustez argi eta garbi uzten dute datuok herritarren baimenik gabe inposatu zaigun zabor bilketa sistemaren porrota».
Porrota dela diote, zaborra desagertzen delako. «Egia da, 2010eko ekainean Oiartzunen bildu zen zabor guztiaren %82,7 bildu zen gaika, baina ezin dugu ahaztu 2009an baino 154 tona gutxiago jaso zirela», kritikatu dute. San Markoseko datu horien arabera, «ekainean zaborraren %39,7 desagertu zen, uztailean, %42,6 eta abuztuan %42».
«%49,8 bildu da gaika»
Beraz, Plataformaren esanetan, 2010eko ekainean, gaika bildu zen %82,7 ez da benetazko datua: «Egiazko datuak esaten du %49,8 baino ez dela bildu gaika, Gobernuak esaten dituen datuetatik oso-oso urruti».
Plataformaren arabera, gainera, denbora aurrera doan heinean okerrera doaz datuak, «uztailean %43,6 izan baitzen gaika bildu zena eta abuztuan %36».
Hala, datu horiek aztertu ondoren, Plataformak ondorioztatu du sistema garestiegia dela dituen emaitza «txarrentzat».
Azkenik, Plataformako kideek atez ateko bilketa sistemaren aurkako jarrera berretsi dute: «Izan ere, zabor bilketa sistema horrek herritarren artean atsekabea sortzen du eta zaborraren turismoa besterik ez du bultzatzen, aipatutako datuek adierazten duten bezala».