Portuko bizilagunekin bildu da alkatea
Iragan ostegunean bilera ospatu zuen Aitor Kerejeta alkateak Portuko bizilagunekin. Ia hiru ordu iraun zituen bileran, Kerejeta alkateak Plan Orokorraren berri eman zuen, egin diren eta abian dauden proiektuen berri eman ere, eta azkenik, Portuko bizil...
Iragan ostegunean bilera ospatu zuen Aitor Kerejeta alkateak Portuko bizilagunekin. Ia hiru ordu iraun zituen bileran, Kerejeta alkateak Plan Orokorraren berri eman zuen, egin diren eta abian dauden proiektuen berri eman ere, eta azkenik, Portuko bizilagunen eritzi, iradokizun eta kexak entzun eta erantzun zituen. “Oso bilera positiboa izan da”, esan du Kerejetak, “bizilagunek interes handia erakusten dute hiriko proiektuen inguruan, eta nola ez, beraiekin lotura duten kontuekin. Pozik egoteko moduko bilerak dira hauek, ez bakarrik erakusten dizkiegun proiektuengatik, baita hiritarrei entzunda sorteen diren ideia berriengatik ere”.
Orain artean Amute, Mendelu, Jaitzubia, Alde Zaharreko bizilagunekin, eta herriko hostalariekin ere bildu da Aitor Kerejeta. Hortaz gain, iragan astean ere Ama Guadalupekoa eta Talaia BHIko ikasleekin batzartu zen.