Rodiño eta Mate bikotea, irabazle
Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu dute Basari Elkartean. Hamasei bikote aritu ziren nork lehen postua eskuratuko lehian. Azkenean, Jose Rodiñok eta Ibon Matek osatutako bikoteak (irudian) lortu zuen lehen postua. Rodiño eta Materen k...
Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu dute Basari Elkartean. Hamasei bikote aritu ziren nork lehen postua eskuratuko lehian. Azkenean, Jose Rodiñok eta Ibon Matek osatutako bikoteak (irudian) lortu zuen lehen postua. Rodiño eta Materen kontra Gerardo Duhart eta Alberto Aguilarrek galdu zuten, eta era berean, bigarren postua lortu. Antolatzaileen esanetan, giro polita egon zen, baina “iazko txapeldunordeak” bota zituzten faltan.