Erabilera Planak Irunen euskaraz bizitzeko aukera zabaltzen duela dio EAJ-k
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren proposamenarekin bat izan arren, Erabilera Plana falta duela azaldu nahi izan du EAJ Udal Taldeak. Talde jeltzaleak hasierartik defenditu du Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia, eta erabilera dela gehien bultzatu beharreko eremua, eta horretan jarri behar dela indar handiena zehaztu dute. SIADECO enpresak egindako diagnosiak Euskadi mailan egin diren azken estatistikekin bat egiten dute, “nahiz eta euskararen ezagutza mailak hobera egin, erabilerara jotzen den unean, kopurua murriztu egiten da”, azaldu du Maria Eugenia Iparragirrek, taldeko bozeramaileak. “Irun ez da errealitate honetatik kanpo geratzen, are gehiago, bere egoera larriagoa izan daitekeela pentsatzen dugu, ezin baitugu Irungo soziologia zein den ahaztu”, gehitu du. Udal Taldearen ustez, Planak ez zuen administrazioari buruz aipamenik egiten, arlo horrek duen garrantziarekin. Astezkeneko Euskara Batzordean, Irungo Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana aurkeztu zuten. 10etik 6 langilek euskara baldin badakite ere, erabilera 10etik 2ra murrizten da. “Euskararekiko, oro har, jarrera ona erakusten da, baina erabilera da herren geratzen dena”, gehitu du Iparragirrek. “Zuzena iruditzen zaigu arlo bakoizera egokituko den plan bat izatea. Hau da, orain arte Euskara Plana Euskara Arloarena izan da eta hortik kudeatu da. Orain berriz, arlo bakoitzak bere beharren arabera moldatu eta egokituko du eta langile guztiek, lehen ez bezala, plan honen berri [...]
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren proposamenarekin bat izan arren, Erabilera Plana falta duela azaldu nahi izan du EAJ Udal Taldeak. Talde jeltzaleak hasierartik defenditu du Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia, eta erabilera dela gehien bultzatu beharreko eremua, eta horretan jarri behar dela indar handiena zehaztu dute.
SIADECO enpresak egindako diagnosiak Euskadi mailan egin diren azken estatistikekin bat egiten dute, “nahiz eta euskararen ezagutza mailak hobera egin, erabilerara jotzen den unean, kopurua murriztu egiten da”, azaldu du Maria Eugenia Iparragirrek, taldeko bozeramaileak. “Irun ez da errealitate honetatik kanpo geratzen, are gehiago, bere egoera larriagoa izan daitekeela pentsatzen dugu, ezin baitugu Irungo soziologia zein den ahaztu”, gehitu du. Udal Taldearen ustez, Planak ez zuen administrazioari buruz aipamenik egiten, arlo horrek duen garrantziarekin.
Astezkeneko Euskara Batzordean, Irungo Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana aurkeztu zuten. 10etik 6 langilek euskara baldin badakite ere, erabilera 10etik 2ra murrizten da. “Euskararekiko, oro har, jarrera ona erakusten da, baina erabilera da herren geratzen dena”, gehitu du Iparragirrek. “Zuzena iruditzen zaigu arlo bakoizera egokituko den plan bat izatea. Hau da, orain arte Euskara Plana Euskara Arloarena izan da eta hortik kudeatu da. Orain berriz, arlo bakoitzak bere beharren arabera moldatu eta egokituko du eta langile guztiek, lehen ez bezala, plan honen berri izango dute”, azaldu du.
Positiboa ikusten dute langile guztiak kontuan hartu izana, baina ez dituzte Korporazioko kideak gogoan hartu, eta Korporazioa administrazioaren parte da eta zinegotziek hiritarrentzat eredu izan behar dutela azpimarratu dute. Bukatzeko, EAJ-k euskara bultzatzeko eta ahalik eta etekinik handienak lortzeko ematen diren urratsetan lagunduko duela gehitu du, Irunen eta Udaletxean hizkuntza-normalizazio egoera bat bermatzeko helburuz.