Faustina Santakruz Aranburu oiartzuarrak 100 urte beteko ditu bihar eta horregatik, 12:00etan Oiartzungo Udaleko kideak bere etxera joango dira, lore-sortarekin zoriontzera. Udalak omenaldi txikia egin nahi dio, ez baitu edonork 100 urte betetzen.
Herri Musikaren Txokoan (Ergoien auzoan) Ministrils del Raval Terrassako (Bartzelona, Herrialde Katalanak) musika taldeak hamabost obraz osatutako kontzertua emango du, bihar. Neguko Kontzertuaren baitako emanaldia 18:30ean hasiko da. Sarrera doan da.
Txost Oiartzungo Pilota Taldeak hainbat partida iragarri ditu asteburu honetarako, Madalensoron. Hala, gaur, Gazte Mailako Gipuzkoako Txapelketako joko garbiko partidak izango dira, 17:00etatik aurrera: Txost 1-Behar Zana 2 eta Txost 3-Behar Zana 1. 22...
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren proposamenarekin bat izan arren, Erabilera Plana falta duela azaldu nahi izan du EAJ Udal Taldeak. Talde jeltzaleak hasierartik defenditu du Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia, eta erabilera dela gehien bultzatu beharreko eremua, eta horretan jarri behar dela indar handiena zehaztu dute. SIADECO enpresak egindako diagnosiak Euskadi mailan egin diren azken estatistikekin bat egiten dute, “nahiz eta euskararen ezagutza mailak hobera egin, erabilerara jotzen den unean, kopurua murriztu egiten da”, azaldu du Maria Eugenia Iparragirrek, taldeko bozeramaileak. “Irun ez da errealitate honetatik kanpo geratzen, are gehiago, bere egoera larriagoa izan daitekeela pentsatzen dugu, ezin baitugu Irungo soziologia zein den ahaztu”, gehitu du. Udal Taldearen ustez, Planak ez zuen administrazioari buruz aipamenik egiten, arlo horrek duen garrantziarekin. Astezkeneko Euskara Batzordean, Irungo Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana aurkeztu zuten. 10etik 6 langilek euskara baldin badakite ere, erabilera 10etik 2ra murrizten da. “Euskararekiko, oro har, jarrera ona erakusten da, baina erabilera da herren geratzen dena”, gehitu du Iparragirrek. “Zuzena iruditzen zaigu arlo bakoizera egokituko den plan bat izatea. Hau da, orain arte Euskara Plana Euskara Arloarena izan da eta hortik kudeatu da. Orain berriz, arlo bakoitzak bere beharren arabera moldatu eta egokituko du eta langile guztiek, lehen ez bezala, plan honen berri [...]
Gaur Santa Ageda bezpera izanik, makilak eskuetan eta zapia lepoan aterako dira pasaitarrak kalera. Antxon, Alkartasuna dantza taldekoek eta kantu jirakoek deituta, 18:00etan Azokatik aterako dira. Donibanen, Itsas Mendi Elkarteak antolatuta, 18:30ean ...
Otsailaren 9tik aurrera, Aulas Kutxaren baitan Pilates metodoaren bidez, gimnasia ikastaroa antolatu dute. Erdiko Erreka bizilagunen elkartearen lokaletan emango dituzte klaseak asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara. Bertan parte hartzeko 67 euro ordai...
Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo goizean Errenteria-Oreretan, bi neraberi ustez marihuana saltzeagatik. Barne Sailak jakinarazi duenez, herriaren kanpoaldean dagoen zelai batean (“droga saltzeko erabiltzen duten tokia”, ad...
LZP Lurraldeko Zatikako Planaren prozeduraren gainean Errenteriako Udal Gobernu taldeak izan duen “pasibotasuna” kritikatu du Oreretako ezker abertzaleak. Gaur eguerdian Karlos Murua eta Santi Angulo zinegotziek adierazi dutenez, udal gober...
Wii jolasetan ariko dira Abaraxka ludotekako kideak, 16:30etik aurrera.
Oiartzungo Udalak eta Fato Cultural Daniel Castelaok Kontxa Murgia omenduko dute, Manuel Martinez Galiziako abertzaletasunaren aitzindariaren ama. Gaur Koldo Izagirre idazleak Castelao, gure bertsolaria hitzaldia emango du Manuel Lekuona Bibliotekan, 1...
Gipuzkoako Fiskaltzak bederatzi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du gizon batentzat, narkotrafikoagatik eta lapurretagatik. Herrizaingo Sailaren arabera, akusatuak gizon bati lapurreta egin zion pistola eskuan zuela. Ondoren, Ertzaintzak, Donost...
Artearen Txokoaren baitan, Agustin Lojoren margolanak jarriko dituzte Cafe Zubiako hormetan. Otsaila osoan zehar ikusi ahal izango dira herriko margolariak eginiko koadroak. Aurretik ere egindako lanak jarri izan ditu kafetegian. Teknikaren aldetik aku...
Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo goizean Lezon, bi neraberi ustez marihuana saltzeagatik. Barne Sailak jakinarazi duenez, Lezo kanpoaldean dagoen zelai batean (“droga saltzeko erabiltzen duten tokia”, adierazi dutenez) atx...