19 urteko gazte bat atxilotu dute, ustez marihuana saltzeagatik
Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo goizean Errenteria-Oreretan, bi neraberi ustez marihuana saltzeagatik. Barne Sailak jakinarazi duenez, herriaren kanpoaldean dagoen zelai batean (“droga saltzeko erabiltzen duten tokia”, ad...
Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo goizean Errenteria-Oreretan, bi neraberi ustez marihuana saltzeagatik.
Barne Sailak jakinarazi duenez, herriaren kanpoaldean dagoen zelai batean (“droga saltzeko erabiltzen duten tokia”, adierazi dutenez) atxilotu zuten gaztea. Patruila bat ondotik pasatu zen eta “jarrera susmagarria” zuten hiru gazte ikusi zituzten eta identifikatzera joan ziren.
Iturri berak adierazi duenez, horietako bat atxilotu zuten, bi gazteei 40 eurogatik 5 gramoko zorro bat marihuana saldu ondoren. Ertzaintzak osasun publikoaren aurkako delitua egozten diote gazteari. Beste bi adintxikikoen gurasoei gertatutakoaren berri eman zieten ertzainek. Atxilotutakoak aurrekari penalak ditu.