Agustin Lojoren margolanak Cafe Zubian
Artearen Txokoaren baitan, Agustin Lojoren margolanak jarriko dituzte Cafe Zubiako hormetan. Otsaila osoan zehar ikusi ahal izango dira herriko margolariak eginiko koadroak. Aurretik ere egindako lanak jarri izan ditu kafetegian. Teknikaren aldetik aku...
Artearen Txokoaren baitan, Agustin Lojoren margolanak jarriko dituzte Cafe Zubiako hormetan. Otsaila osoan zehar ikusi ahal izango dira herriko margolariak eginiko koadroak. Aurretik ere egindako lanak jarri izan ditu kafetegian.
Teknikaren aldetik akuarela eta olioa erabili ditu Lojok, eta gaiei dagokionez, berriz, aukera zabala eskaintzen du: bodegoiak, paisaiak, erretratuak… Teknika zehatza erabiltzen du, eta koadroek argazkien tankera hartzen dute.