Donostiako saihesbideko seinaeak aldatzeko eskatu du EBk
EBko Arantza Gonzalez batzarkideak Donostiako saihesbideko seinaleak aldatzeko eskatu dio Foru Aldundiko Azpiegitura Sailari. «Euskotrenek Herreran topoko lanak hasi zituenez geroztik, Irun aldera doazen kamioi asko Altza Larratxoko bidean sartzen da ...
EBko Arantza Gonzalez batzarkideak Donostiako saihesbideko seinaleak aldatzeko eskatu dio Foru Aldundiko Azpiegitura Sailari. «Euskotrenek Herreran topoko lanak hasi zituenez geroztik, Irun aldera doazen kamioi asko Altza Larratxoko bidean sartzen da A-8ko bidesaria ez ordaintzeko». Ondorioz, Molinao eta Oleta inguruan trabatuta gelditzen direla salatu du Gonzalezek. Hori guztia konpontzeko Altzako eta Larratxoko sarreran ibilgailu pisutsuei sarrera galaraziko dien seinale bat jartzea proposatu du.