Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Izaskun Gomez: “Pasaia benetako udalerria izatea da nire helburua”

Izaskun Gomez (Donostia, 1965) izango da PSE-EEren Pasaiako alkate izateko hautagaia. Atzo aurkeztu zuen hautagaitza Gomezek, Trintxerpen, Pasaiako Talde Sozialistaren Herriko Etxean. Ideia nagusi bezala, Pasaia “lau barrutiren batura” izateari utzi, eta “benetako udalerria” izateko nahia agertu zuen. Bide horretan, kanpo kaian kokatu zuen asmo nagusi hori, “horrela, egungo portuko eremuak hustuko direlako, eta Pasaian zerbitzuen, etxebizitzen, aisia guneen eta azpiegituren hobekuntza nabarmena emango da”. Miguel Buen izan zuen lagun Gomezek hautagaitzaren aurkezpenean. Egungo Pasaiako Portuko Agintaritzako presidentea eta PSE-EErren ahaldun nagusi izateko hautagaia da errenteriarra. Hala, Gomezek esan zuen erakundeek Pasaiarekiko konpromisoa dutela, “eto hori etorkizunerako bermea da. Erakundeak biziberritzearen trenean sartzen ari dira, eta Pasaiako Udala ezin da nasan gelditu. Pasaia ezin da definizio ezan eta kexuan betirako gelditu”. Horregatik, Miguel Buenek Pasaiarekin izan duen “sentsibilitatea eta jarrera ona” goraipatu zuen Gomezek, “portuaren interesak eta Pasaiaren beharrak uztartzen jakin duelako. Pasaiako alkate izan balitz bezala ikusi dute Miguel Buen”. Hala, Pasaiak “lidergoa” behar duela adierazi zuen Buenek, eta horrela, Pasaiako alkate izan zen bitartean Izaskun Gomezek egin zuen lana goraipatu zuen, eta kanpo kaiaren beharrean sakondu zuen: “Gipuzkoarako ezinbestekoa da. Pasaia biziberritzeko ere oso garrantzitsua da kanpo kaia”. 2003-2007 legegintzaldian alkate Izaskun Gomezen ibilbide politikoa zabala da. Besteak [...]

pasaiako hitza
Oarsoaldea
2011/02/12

Izaskun Gomez (Donostia, 1965) izango da PSE-EEren Pasaiako alkate izateko hautagaia. Atzo aurkeztu zuen hautagaitza Gomezek, Trintxerpen,

Miguel Buen eta Izaskun Gomez

Miguel Buen eta Izaskun Gomez

Pasaiako Talde Sozialistaren Herriko Etxean. Ideia nagusi bezala, Pasaia “lau barrutiren batura” izateari utzi, eta “benetako udalerria” izateko nahia agertu zuen. Bide horretan, kanpo kaian kokatu zuen asmo nagusi hori, “horrela, egungo portuko eremuak hustuko direlako, eta Pasaian zerbitzuen, etxebizitzen, aisia guneen eta azpiegituren hobekuntza nabarmena emango da”.

Miguel Buen izan zuen lagun Gomezek hautagaitzaren aurkezpenean. Egungo Pasaiako Portuko Agintaritzako presidentea eta PSE-EErren ahaldun nagusi izateko hautagaia da errenteriarra. Hala, Gomezek esan zuen erakundeek Pasaiarekiko konpromisoa dutela, “eto hori etorkizunerako bermea da. Erakundeak biziberritzearen trenean sartzen ari dira, eta Pasaiako Udala ezin da nasan gelditu. Pasaia ezin da definizio ezan eta kexuan betirako gelditu”. Horregatik, Miguel Buenek Pasaiarekin izan duen “sentsibilitatea eta jarrera ona” goraipatu zuen Gomezek, “portuaren interesak eta Pasaiaren beharrak uztartzen jakin duelako. Pasaiako alkate izan balitz bezala ikusi dute Miguel Buen”. Hala, Pasaiak “lidergoa” behar duela adierazi zuen Buenek, eta horrela, Pasaiako alkate izan zen bitartean Izaskun Gomezek egin zuen lana goraipatu zuen, eta kanpo kaiaren beharrean sakondu zuen: “Gipuzkoarako ezinbestekoa da. Pasaia biziberritzeko ere oso garrantzitsua da kanpo kaia”.

2003-2007 legegintzaldian alkate

Izaskun Gomezen ibilbide politikoa zabala da. Besteak beste, 2003-2007 legegintzaldian (Badia plataforma legez kanpo utzi zuten) Pasaiako alkate izan zen. Horrez gain, 2008ko martxotik Espainiako Senatuan aulkia dauka, eta bi legegintzalditan Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide izan zen. Pasaiako PSE-EEk egun bost zinegotzi dauzka Pasaiako Udalean (17 dira denera).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.