‘Madame Marguerite’ antzeztuko dute ostiralean
Madame Marguerite antzezlana taularatuko dute heldu den astean Mendi Zolan kultur gunean. Otsailaren 18an da hitzordua, ostiralarekin, 20:30etik aurrera. Ekitaldia Kultur sasoiko egitarauean barne delarik, Zubixka txartela erabili daitekeela jakinarazi...
Madame Marguerite antzezlana taularatuko dute heldu den astean Mendi Zolan kultur gunean. Otsailaren 18an da hitzordua, ostiralarekin, 20:30etik aurrera. Ekitaldia Kultur sasoiko egitarauean barne delarik, Zubixka txartela erabili daitekeela jakinarazi dute Herriko Etxetik. Zubixkarekin denboraldiko 13 ekitaldien prezio 50 eurokoa da (txartelik gabe 12 euro bakoitzarena).
Umorea, errespetua eta ekologia
Marguerite anderea, 5 urteko ikasleak dituen irakaslea, gela berri bati klaseak ematear dago. Bere ikasle berrientzat, hitzordu hori ahaztezina izanen da. Egokipena umoretsua izateaz gain, ekologia zein besteen errespetuari buruzko mezuak zabaltzen ditu.