Berpiztuko diagnostikoaren aurkezpena, Gurutzen
Behemendi eta Udala Gurutze auzoan garatzen ari diren Berpiztu programaren diagnostikoa aurkeztuko du Urkiri Salaberria dinamizatzaileak bihar, Bizardia Elkartean. Zenbait auzotarrekin elkarrizketak egin ditu Salaberriak diagnostikoa osatzeko eta gurut...
Behemendi eta Udala Gurutze auzoan garatzen ari diren Berpiztu programaren diagnostikoa aurkeztuko du Urkiri Salaberria dinamizatzaileak bihar, Bizardia Elkartean.
Zenbait auzotarrekin elkarrizketak egin ditu Salaberriak diagnostikoa osatzeko eta gurutzearrek esandakoarekin egin duen diagnostikoa auzotarrei azaltzea da hitzorduaren helburua.
Aurkezpena 12:30ean izango da eta ordu erdi inguru iraungo du. Salaberriak azaldu duenez, “ekitaldi motza izango da, haurrekin joateko modukoa”.