‘Dada star’ itsasontziak su hartu du
Nabalaldea industriagunearen kaian abandonatutako Dada star itsasontziak sua hartu du. Pasaiako Portu Agintaritzatik jakitera eman dutenez, sutea 12:05ean ikusi dute eta orduan jarri dituzte larrialdi zerbitzuak martxan. Ez dakite sua zerk eragin du...
Nabalaldea industriagunearen kaian abandonatutako Dada star itsasontziak sua hartu du. Pasaiako Portu Agintaritzatik jakitera eman dutenez, sutea 12:05ean ikusi dute eta orduan jarri dituzte larrialdi zerbitzuak martxan. Ez dakite sua zerk eragin duen, ezta zein ordutan hasi den ere, baina makina gelaren erdia erre dela adierazi dute.
Dada star itsasontzia armadoreak abandonatu ondoren, Portu Agintaritzaren jabetza izatera pasatu zen. Bi aldiz enkantean atera du Portu Agintaritzak eta bi pertsona aurkeztu dira hura erosteko.