Gobernu Taldeak asteazkeneko ezohiko plenoaren balorazioa egin du
«Kritika guztiek komunean gauza bat dute: Gobernu Taldeak egindako aurrekontua ez zaie gustatu soldatak murrizten dituelako, pasaitarrei krisiaren kalteak ez dizkielako ordainarazten eta ez direlako gai hobetzeko ongi eginda dagoena. Nahiago dute Gobernu Taldea kritikatu Udal honi aurrera egiteko tresna ematea baino», adierazi du Gobernu Taldeak asteazkenean egindako aurrekontuei buruzko plenoari erreferentzia eginez. Pasa den asteazkenean Gobernu Taldeak egindako 2011ko aurrekontuen proposamena ez zuen Udalbatzak onartu eta bertan oposizioak egindako kritikei prentsa ohar bidez erantzun die, izan ere, eztabaidatzeari uko egin baitzioten alderdiek. Gobernu Taldeari egindako hainbat kritika hauteskunde kanpainaren baitan ulertu behar direla adierazi dute. PSE-EEk Udala egoera ekonomiko larrian dagoela eginiko kritikak «ez direla egia» esan dute: «Aurreko ekitaldiak defizitarekin itxi ditugula dioten arren, ahaztu egiten dute Foru Aldundiari 3,5 milioi itzuli behar dizkiogula eta Udaleko aurrezkiekin ordaindu dugula. Egia, ordea, Udaleko kontuak egoera onean daudela da». Horrez gain, Miriam Cano zinegotziak EAJ alderdiarekin batera aurrekontua ez onartzeko «forma kontuei» erreparatu diela zehaztu dute Gobernu Taldetik: «Antza denez, informazio falta dute eta alkatearekiko konfiantza falta. Harrigarria da bere jarrera, izan ere, beraiek saiakera egin baitzuten kanpo kaiaren proiektua hobesteko Udalaren eskumenak alde batera utzita». Bestetik, Ezker Batuak mahai gainean jarritako argudioak aztertu ditu Gobernu Taldeak: «Gezurra esaten du [...]
«Kritika guztiek komunean gauza bat dute: Gobernu Taldeak egindako aurrekontua ez zaie gustatu soldatak murrizten dituelako, pasaitarrei krisiaren kalteak ez dizkielako ordainarazten eta ez direlako gai hobetzeko ongi eginda dagoena. Nahiago dute Gobernu Taldea kritikatu Udal honi aurrera egiteko tresna ematea baino», adierazi du Gobernu Taldeak asteazkenean egindako aurrekontuei buruzko plenoari erreferentzia eginez.
Pasa den asteazkenean Gobernu Taldeak egindako 2011ko aurrekontuen proposamena ez zuen Udalbatzak onartu eta bertan oposizioak egindako kritikei prentsa ohar bidez erantzun die, izan ere, eztabaidatzeari uko egin baitzioten alderdiek.
Gobernu Taldeari egindako hainbat kritika hauteskunde kanpainaren baitan ulertu behar direla adierazi dute. PSE-EEk Udala egoera ekonomiko larrian dagoela eginiko kritikak «ez direla egia» esan dute: «Aurreko ekitaldiak defizitarekin itxi ditugula dioten arren, ahaztu egiten dute Foru Aldundiari 3,5 milioi itzuli behar dizkiogula eta Udaleko aurrezkiekin ordaindu dugula. Egia, ordea, Udaleko kontuak egoera onean daudela da».
Horrez gain, Miriam Cano zinegotziak EAJ alderdiarekin batera aurrekontua ez onartzeko «forma kontuei» erreparatu diela zehaztu dute Gobernu Taldetik: «Antza denez, informazio falta dute eta alkatearekiko konfiantza falta. Harrigarria da bere jarrera, izan ere, beraiek saiakera egin baitzuten kanpo kaiaren proiektua hobesteko Udalaren eskumenak alde batera utzita».
Bestetik, Ezker Batuak mahai gainean jarritako argudioak aztertu ditu Gobernu Taldeak: «Gezurra esaten du lotsagabeki». Migrazioaren alorra ez dela egun Ezker Batuko zinegotziaren ardura azaltzeaz gain, legegintzaldi hasieran atal horretako politika erabat itxuraldatu beharrean egon zirela nabarmendu dute: «Hendaian jaiotako pertsona bat etorkin gisa tratatzen zuen aurreko politikak».
Aurrekontuaren %37a ohiko gastuetara bideratuta dagoela nabarmendu dute Gobernu Taldetik: «3.300.000 euro baino gehiago inbertsiotara bideratu ditugu aurrekontu horretan».