Joseba Etxarteren “harrokeria eta nagusikeria” salatu ditu ezker abertzaleak
Joseba Etxarte Hirigintza zinegotziaren jarrera salatu du ezker abertzaleak, eta “harrokeria eta nagusikeria” erabiltzen dituela iritzi dio. Etxarte “Hirigintza arloan ardura ez duena” bezala jo dute duela hiru urte (2008ko ekai...
Joseba Etxarte Hirigintza zinegotziaren jarrera salatu du ezker abertzaleak, eta “harrokeria eta nagusikeria” erabiltzen dituela iritzi dio. Etxarte “Hirigintza arloan ardura ez duena” bezala jo dute duela hiru urte (2008ko ekainean) eskatu zioten txosten baten harira: “Gure udal taldeak Lau Haizetako Parkeko Plan Berezian ezarritako helburuen betetze mailari buruzko txosten teknikoa eskatu zuen, helburuak betetzeko ezarritako epea bukatzear zegoela eta”.
Hiru urteetan Etxartek “sinetsi ezin zituen aitzakiak” erabili dituela adierazi du ezker abertzaleak. Gaineratu du denbora tarte horretan, besteak beste, txosten ugari egin direla, eta baita zenbait proiektu aztertu ere, “baina bilerak bertan behera utzi dira aztergairik ez zegoelako”.
Ezker abertzalearen iritziz, agerian geratu da zer errespetu dioten ordezkariei eta “eurengan konfiantza jarri dutenei”. Horrenbestez, jarrera horiek desagertu egin behar direla adierazi du, “baldintza beretan parte hartzea eta kudeaketa gardena egitea sustatzen duten jarrerak izateko”.